Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Viewing posts for the category Azaleko Nabarmendua

GAU BELTZA: Beldur denak uxatzera...

Azken urteetan egin bezala, Gau Beltza ospatu zen Igeldon eskolako gurasoen eskutik. Lehenengo, aurpegiak margotu eta eskulanak egin zituzten. Mozorroak soinean, skate saioa ere izan zuten. Eta ilundu zuenean, beldurrarekin jolasean ibili ziren. Jolasaren amaierak saria ere izan zuen, noski. Goxoki poltsa bana jaso zuten parte hartutako umeek.

UDAZKEN FESTA: Denetariko ekintzak

Urriaren 24, 25 eta 26an Udazken Festa ospatu zen Igeldon. Denetariko ekintzak izan ziren eta giro ederrean ibili ziren gerturatutako herritarrak. Txapela Bravaren kontzertua, umeentzako jolasak, "Zaharrak Berri" ikuskizuna... Eta ohikoa den bezala, igandez, azoka, bazkaria eta taloak izan ziren. Eguerdi partean Kantujira­koak ere ibili ziren kaxkoa girotzen.
Bazkarian, herriko jubilatuak omendu ziren eta aurten 85 urte betetakoek oparitxoa jaso zuten. Aurten, bastoia beharrean, bordatutako zapi bana jaso zuten. Bazkarian 177 lagun elkartu ziren denera eta horietatik 118 jubilatuak izan ziren.
Herritarrek gozatzeko asteburua izan zen!

Gabonak Igeldon 2025

   

Idazketa tailerra izango da urtarrilean

  

Agitin algak ekoizteko proiektuak ezinegona sortu du

Urria hasieran jakitera eman zenez, Blue Reef Algae SLU enpresak Agitin algak ekoizteko proiektu bat aurkeztu du (lehen arrain-haztegia zen lekuan). Abuztuan egin zuen enpresak lizentzia eskaera Donostiako Udalean eta azken asteetan Eusko Jaurlaritzak jendaurrean erakusgai jarri du proiektua. Honen aurrean, Eguzki talde ekologistak alegazioak aurkeztu dizkio proiektuari. «Bada garaia luzamenduak alde batera uzteko eta behingoz, Agitiko kala leheneratzeari ekiteko, legeak aurreikusten duen bezala», azaldu dute.
Eguzkik gaineratu du 19 urte pasa direla Culmanor SA enpresak arrain-haztegi bezala zuen jarduera bertan behera geratu zenetik eta 14 urte baimena bukatu zi­tzaionetik. Ura Agentziak 2012an adierazi zuen instalazioak desmunatu eta ingurunea leheneratu behar zela. Dena dela, urte guzti hauetan Jaurlaritzak ez diola enpresari kala leheneratzeko eskatu salatu dute.
Eguzkik urteak daramatza gai honi jarraipena egiten eta martxoan Jaurlaritzari eskaera luzatu zion kala leheneratzeko izapideak hasteko eta Culmanor SAri ardurak erreklama­tzeko. «Ez dugu erantzunik jaso eta irailean kexa aurkeztu genion Arar­te­koari. Bitartean, algak ekoizteko proiektua aurkeztu dute eta Jaurla­ritzak proiektua azkar asko izapidetu eta jendaurrean jarri du». Gaineratu du proiektua osatu gabe eta heldu gabe dagoela eta Jaurlaritzak ezin duela baimenik eman.
«Bestalde, maiatzean, Gipuz­koako Batzar Nagusiek eta Donos­tiako Udalak Jaurlaritzari eskatu zioten ahalik eta lasterren has daitezela Agiti kalaren ingurumena lehengoratzeko izapideak. Espero dugu erabakiekin koherente jokatuko dutela eta beren aho­tsa Jaurlaritzari argi eta garbi entzunaraziko diotela», nabarmendu dute.

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom