Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Viewing posts for the category Azaleko Nabarmendua

Xakea eta dantza garaikidea antolatu dira ikasturte honetan

Iraila bukaera-urria hasieratik mar­txan dira berriz Ieltxoko ikastaroak. Denera 10 ikastaro antolatu dira ikasturte honetan eta 101 ikasle dabiltza. Berritasunen artean, xakea eta dantza garaikidea daude. Helduentzako euskal dantza taldea atera izana ere azpimarratzekoa dela adierazi dute Ieltxotik. Gainerako ikastaroak honakoak dira: pianoa, ingelesa, euskal dantza, trikitixa, panderoa, yoga, joskintza eta mintzalagun taldea.
Irakasleen artean ere berritasunak daude: yogan (Lurdes), pianoan (Maialen), gazteen euskal dan­tzan (Naroa) eta joskintzan (Yolanda).

Gogotsu ekin diote pelotari

Irailaren 23an hasi zuen Pelota Eskolak ikasturte berria. Aurreko ikasturtean ibilitako hainbat umek jarraipena eman diote eta gogotsu ekin diote. LH 4. mailako 6 ume apuntatu dira. Horiez gain, 2. mailako pare bat ume ere gerturatu dira probatzera. Saioak asteartetan izango dira 18:00etatik 19:00etara. Pe­lo­ta Eskolatik azaldu dutenez, 2. maila­tik gorako umeentzat irekia da eta interesa daukanak azaldu besterik ez du.  

Jubilatuak jarri dira martxan, adinekoen bizitza aktiboa bultzatuz

Igeldoko Jubilatuek heldu diote berriz ikasturteari eta ekintza ezberdinak antolatzen jarraitzen dute «adineko pertsonen bizitza aktiboa bultzatzeko asmoarekin». Gainera, ikastaro berri bat ere jarri dute mar­txan urritik abendura bitartean: arnasketa ikastaroa. Ohiko ikastaroekin jarraitzen dute eta eskursioa ere egin zuten urriaren 8an Bilbora.
Azken asteetan egindako ekin­tzen argazki batzuk bidali dituzte.

Palestinaren egoera salatuz, kontzentrazioak egin dira Eskolan

Guraso Elkarteak deituta, "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin bat egin eta kontzentrazioak egin dituzte Eskolako patioan. Palestinako egoera salatu eta haiei babesa erakutsi diete urriko hiru ostegunetan, eskola bukatu ondoren. Bertan elkartu dira ikasle, irakasle eta gurasoak.

Gelak izendatuta, proiektuekin lanean dabiltza Eskolan

Eskolan irailaren 5ean hasi zuten ikasturte berria eta ordutik makina bat lan egin dituzte. Aurten guztira 61 ikasle dituztela azaldu dute, 5 taldetan banatuta, eta 12 irakasle daudela.
Lehenengo zeregina egin dute; gelak izendatzearena. HH 2-3 gelakoak Zezenak izango dira, HH 4-5 gelakoak Basurdeak, 1. mailakoak Pikatxu, 2-3. mailakoak Igarabak eta 4-6. mailakoak Ordurik gabeko erlojuak.
Orain, proiektuekin lanean dabil­tza. Lehenengo hiruhilekoan, izaki bizidunen inguruko proiektuak gauzatuko dituzte gela bakoitzean.

Kosta Campera irteera
Urriak 16-17an, LH mailako ikasleak Kosta Campera joan ziren, Aizarnazabalera. Bertan ekintza desberdinak egin zituzten.

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom