Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: abendua, 2023
Gabonak Igeldon 2023
Nork argitaratua: Igeldo Herria 11 hilabete atzera
Gabonak Igeldon 2023Ilargia, Jupiter, Saturno... aztertu eta ikusteko plana, abenduan
Nork argitaratua: Igeldo Herria 11 hilabete atzera
Donostiako Udaleko Gazteria sailak antolatuta, astronomia saioa egingo da Igeldon abenduaren 22an. Alde batetik, umeentzako tailerra izango da 16:30etatik 18:00etara Itsas Aurren. Eta bestetik, 18:30etan behaketa egingo da Undermounten terrazan (kasu honetan, ume, gazte eta helduentzat izango da). Gabonak Zuretzat programaren barruan antolatu dute. Aranzadikoen eskutik izango dira tailerra eta behaketa.
Adierazi dutenez, egun aproposa izango da behaketa egiteko, Ilargia eta Jupiter alineatuak egongo direlako eta Saturno oso gertu egongo delako. Aranzadiko teleskopioekin ikusteko aukera izango da.
Hasi da Neguko Pala Txapelketa
Nork argitaratua: Igeldo Herria 11 hilabete atzera
Azaroaren 24an hasita, martxan dago aurtengo Neguko Pala Txapelketa. Martxoaren erdira bitarte jokatuko dira partiduak, ostiral eta larunbatetan. Ostiraletan 3 partidu jokatuko dira 18:00etan hasita eta larunbatetan 4 partidu 9:00etan hasita.
Denera, 43 bikote izango dira lehian. Mutiletan, lehenengo mailan 6 bikotek hartuko dute parte eta bigarren mailan, 20 bikotek. Nesketan, berriz, 17 bikote ariko dira nor baino nor.
Txapelketarekin giro pixka bat izango dela frontoian eta herritarrei gerturatzeko deia luzatzen diete antolatzaileek.
«'Coxiella' bakterioa aztertuz jakin nahi dut zeinek eta zenbaterainokoa duen arriskua Q sukarraz kutsatzeko»
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 11 hilabete atzera
Ion Zendoia Beaumont igeldoarra da, Joxe Angelen eta Mari Joseren semea; Gure Kayolakoa, alegia. Igeldoko Herri ikastetxean ikasi zuen 12 urtera arte, Luberrira ondoren eta handik Zaragozara, unibertsitatera, albaitaritza ikastera. Gaur egun 29 urte ditu eta lana dela-eta, Bilbon bizi da. NEIKERen dabil, Coxiella burnetii izeneko bakterio bat ikertzen.
BEARTZANA
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 11 hilabete atzera
Igeldon bazegoen janari-denda bat, elizaren aldamenean. Beartzana deitzen zela zioen hormatik espaloi gainera irteten zen kartelak. Inork gutxik ezagutzen zuen izen horrekin, jakina. “Denda” zen eta kito. Santa Martakoek jarri zuten eta alaba Olatzek egiten zuen lan, artean gaztetxo zela. Denda eskuz esku ibili zen gero: Loli, Marabietako Pili eta azkenak, kubatar senar-emazteak. Azken horiek etxebizitza bezala erabili zuten, gainera. Andresek igandeetan cowboy-kapela dotore bat jazten zuela gogoratzen dut, zaldiz ibiltzera joateko. Keniak berriz, manikura egiten zion eskatzen zion edonori.
Itxi zen denda, “azken ordukoekin” ezin bizi daitekeelako, Andresek zioen bezala. Behar zena, behar genuenean geneukan eta listo; asteko erosketak beste nonbait egiten genituen.
Joan ziren senar-emazteak eta hormatik zintzilikatzen zen kartela erori egin zen. Duela gutxira arte ibili da, dinbili-danbala, haizeak dantzan, gurdi zaharrak ateratzen duen doinu negartian. Orain ez dago ez kartelik ez dendarik; norbait bizi da.
Orain IKO daukagu. Handiagoa. Anitzagoa. Hurbileko produktuekin, ahal dela. Marka askorik ez dago, baina oinarrizkoak diren –eta oinarrizkoak ez diren baina goxo-goxoak dauden- produktuak daude. Oihanak, Jexuxek eta Ekhik egiten dute lan, bertatik bertara. Batzuk konpromisoa hartu genuen dendan xoxak xahutzeko, “azken ordukoekin” bizi ezin daitekeela ikasi dugulako. Asteko erosketa egiten dugu, beraz, eta denda mantentzen. Eta gustua ematen du gaztetxo-koadrila kanpoko mahaian artoa jaten ikustea; gustua, ez-hain-gaztetxo-den koadrila kafea hartzen ikustea, barruko sofan, ttor ttor. Bizitza ematen dio herriari, bazkide izan ala ez. Eta behar duguna, behar dugunean daukagu, eroso.
Arrain handiaren sabelean gehiago sartzen dela badakit, baina arrain txikirik gabe itxasorik ez da. Eros dezagun IKOn, “azken orduko” horiek eta pixka bat gehiago.
Azken postak
- Udazken Festa Igeldon
- Maila eta erronka berriei aurre eginez
- Lumarik ez, Igeldon
- Gazteekin lanketa, kultur etxeko espazioa erabiltzeko
- Pelota saioak astearteetan
Artxibategia
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (368)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (334)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)