Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2023

Martxoak 8 Igeldon

  

CLAUDIA FERNANDEZ: «Ametsa lortu nuen iaz lehenengo mailan debutatuta, eta etxean gainera»

Claudia Fernandez pauso handiak emanez ari da futbolean ibilbidea egiten. Realaren bigarren taldetik Athleticen bigarren taldera egin du salto orain eta bigarren mailan dabil lehian. Dena dela, lehenengo mailan jokatzeko aukera izan zuen Realarekin, eta baita Championserako sailkatzea lortu ere. Gudamendik izar bat gehiago duela esan dezakegu.

Bertizera irteera egingo dute Gabon Eskean ateratakoek

Aurreko urteetan ez bezala, aurten irteera bat antolatzea erabaki du Gabon Eskea antolatzen aritu den guraso taldeak. Apirilaren 1-2 egunetan joango dira asteburua pasatzera eskean ateratako haur eta gazteak. Hain zuzen ere, Bertizera joango dira. Bi plan antolatu dituzte adinaren arabera: 6 urtetik 17 urtera bitarte, gaua pasatzera joango dira, gurasorik gabe; 6 urtetik beherakoak, berriz, igandean egun pasa egiteko aukera izango dute gurasoek lagunduta. Edozein kasutan ere, izena emateko epea otsailaren 26an bukatu zen.

Festa ederra, Inauteriak ospatuz

Otsailaren 18an ospatu ziren Inauteriak Igeldon eta eguraldiak lagunduta, festa ederra bizitu zuten elkartutako haur, gazte eta helduek. Goizean, herriko gazteek antolatuta, jolasak eta altxorraren bila izan zituzten umeek. Pri­meran pasa zuten eta neka-neka eginda ere bukatu zuten askok, altxorra aurkitzea ez baitzen lan errexa izan!

Santa Agedako koplak kantari

Otsailaren 4an, Igeldoko Jubila­tuen ekimenez, herriko etxe eta tabernetan lehen aldiz Santa Ageda koplak kantatzen atera ziren jubilatuen Kantujirako taldekoak. Euskal Herriko beste herri askotan bezala, beren makilekin lurrari kolpeka, neguko lozorrotik udaberriari ate joka aritu ziren. Santa martiriari egindako koplak eta jendearen egunerokotasunari jarritako ber­tsoen arteko oroimen nahasia izan zen. Eusebio bertsolariaren alaitasunarekin, Iker eta Gurutze trikitilarien giroarekin, pozik ibili ziren parte hartu zuten zahar eta gazteak.
Ondoren, Dindin Elkartean afari ederra eta dantzaldi biziak eginez bukatu zuten Santa Ageda bezperako eguna.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom