Bertizera irteera egingo dute Gabon Eskean ateratakoek | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Bertizera irteera egingo dute Gabon Eskean ateratakoek

(0 comments)

Aurreko urteetan ez bezala, aurten irteera bat antolatzea erabaki du Gabon Eskea antolatzen aritu den guraso taldeak. Apirilaren 1-2 egunetan joango dira asteburua pasatzera eskean ateratako haur eta gazteak. Hain zuzen ere, Bertizera joango dira. Bi plan antolatu dituzte adinaren arabera: 6 urtetik 17 urtera bitarte, gaua pasatzera joango dira, gurasorik gabe; 6 urtetik beherakoak, berriz, igandean egun pasa egiteko aukera izango dute gurasoek lagunduta. Edozein kasutan ere, izena emateko epea otsailaren 26an bukatu zen.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom