Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2022
Ukraina eta Errusiaren arteko gerraz ariko da Txente Rekondo
Nork argitaratua: Igeldo Herria 2 urte, 6 hilabete atzera
Hitzaldia antolatu du Igeldoko EH Bilduk apirilaren 6an (asteazkena). Ukraina eta Errusiaren arteko gerraz ariko da Txente Rekondo nazioarteko analista. Nola iritsi dira egoera honetara? Galdera horri erantzunez, gatazka hobeto ulertzeko gakoak emango ditu Rekondok.
Aurten bai, gatza eta piperra!
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 2 urte, 6 hilabete atzera
Inauteri zale askorik ez dela Igeldon, baina... a ze festa antolatu zena otsailaren 25ean! Herritarrak festarako gogoz daudela argi geratu zen.
Goizean, tailerra eta ginkana antolatu zituen Guraso Elkarteak umeentzat eta adin ezberdinetako 35 ume inguruk hartu zuten parte.
Eguerdian, paella lehiaketari ekin zitzaion eta 8 talde aritu ziren lehian nor baino nor paella goxoena egin nahian. Denetariko paellak aurkeztu ziren haragiarenak, mariskoarenak, beganoak... eta denen artean Jon Lizarazuren taldearena izan zen irabazlea. Mikel Urangaren taldearena bigarren geratu zen eta Asier Sotaren taldearenak aipamen berezia jaso zuen.
Ondoren, prestatutako paellak janez, bazkaria egin zen eta sekulako arrakasta izan zuen. 116 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan, antolatzaileen aurreikuspenak erabat gaindituz.
Festa borobiltzeko, mozorro lehiaketa ere egin zen eta Pac-man taldeak irabazi zuen. Egia esan, epaimahaiak ez zuen lan erraza izan aukeratzen. Dudarik ez, aurtengo Inauteriek zentzu guztietan izan dute gatza eta piperra!
Igeldotarrek gogotsu hartu zuten parte lehenengo bilera irekian
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 2 urte, 6 hilabete atzera
Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko prozesua aurrera doa eta herritarren partaidetza prozesua ere martxan dago. Lehenengo mugarria izan zen martxoaren 20an. Bilera irekia egin zen frontoian eta 70 herritar inguruk hartu zuten parte. Igeldoko zerbitzuen eta lehentasunezko arloen inguruan aritu ziren hizketan. Giro atseginean eta jarrera aktiboarekin aritu ziren igeldotarrak.
Errigorako kanpaina berria iritsi da
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 2 urte, 6 hilabete atzera
Abiatu da berriro Errigorako kanpaina, oraingo honetan Oinak lurrean leloarekin. Nafarroan ekoiztutako olioak, kontserbak, pasta, arroza, lentejak eta txitxirioak erosteko aukera paregabea izango dugu Igeldon. Halaxe azaldu dute arduradunek: «Nafarroako elikagai propioak diren produktuak erosiz, gu guztion ekarpenekin, euskaratik, euskararako eta euskaraz burutzen den ekimen honi beste bultzada bat emango diogu».
Errigorako arduradunek eta boluntarioek IKOn egin dute azken bilera, udaberriko kanpainaren informazioa jaso eta xehetasunak argitzeko. Denda asko gustatu zitzaiela jakinarazi dute eta aukera baliatu zutela Donostian abian jarri nahi duten egitasmo berri batentzako ideiak jaso eta argazkiak egiteko.
«Moda gustatzen bazaizu eta kalitatezko arropa prezio onean nahi baduzu, bigarren eskuko arropa da bidea»
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 2 urte, 6 hilabete atzera
Onintze Olasagasti (1985, Igeldo) izena hartzen ari da bigarren eskuko arroparen munduan (OninPintage). Top Market egitasmoaren sortzaileetako bat da eta Gipuzkoan zehar dozenaka azoka antolatu ditu dagoeneko. Igeldon ere bai. Oso pozik dago izaten ari den harrerarekin. Pelukeria ikasi zuen, baita lanbide bezala probatu ere, baina ez zela bere ofizioa konturatu zen. 18 urterekin hasi zen arropa dendan saltzaile. Dendan bai, gozatu egiten du, eta azoken kontu honekin, oraindik gehiago!
Azken postak
- Eguraldi txarrik ez festarako
- Ikastaro berriak proposatzeko garaia da
- 'Ukimenez' ikastaroa antolatu dute jubilatuek udazkenerako
- Udalekuetan gustora dabiltza
- Entitate Txikiaren sorrera atzeratuta
Artxibategia
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (356)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (321)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)