Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: uztaila, 2020
Suge gorriak, Igeldon
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 4 urte, 4 hilabete atzera
Uztaileko lehen astean argazki bana bidali didate bi igeldoarrek. Suge bana ikusten da argazki bakoitzean. Bi suge-espezie, bi toki, bi argazkilari eta sugearen patua bakarra: bietan sugea hilik.
Izan ere, “sugeek beldurra eragiten dute, eta horregatik hiltzea hobe, badaezpada ere”. Horixe argazkilarietako baten aitormena. Eta egia da, beldurra eragiten dute. Eta beldurra, jakina, sentimendu irrazionala da, eta menderatzeko zaila. Oso aintzinetik gure geneetan dugun beldurra da, nonbait, jaiotzetik bertatik jaso eta handitu ahala gainditzen ez duguna; horren aurrean, hobe arriskurik ez hartu: alde egin!
Igeldon eta Euskal Herrian, pozoitsuak diren suge bakarrak suge gorriak dira; hau da, minik ematekotan, berak emango liguke. Baditugu beste animalia eta landare pozoitsuak ere (erleak, liztorrak, hagina..). Pozoitsu izateak ez du esan nahi, ordea, gu hiltzeko deseatzen daudenik. Ahal duten guztietan, ihes egingo dute. Izan ere, haiek ere geneetan txertatuta dute nonbait, gizakiarekiko beldurra.
Sugea ikusita, nola jakin suge gorria den ala ez den? begi-nini bertikalak dituzten bakarrak dira. Erronbo formako burua dute gainera (suge biperikarak (Natrix maura) badu erronbo formako burua ere, baina begi nini borobilak ditu, ez da pozoitsua. Uraren inguruan agertu ohi da azken hori).
Martxan da herriko whatsapp taldea
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 4 urte, 4 hilabete atzera
Maiatzaz geroztik, martxan da herriko whatsapp taldea. Herri Kontseiluak sortutako taldea da herriko zerbitzu eta eskaintzen informazioa zabaltzeko helburuarekin; herritarrak ahalik eta informatuen edukitzeko. Talde horretan ezin du inork idatzi, informazioa jasotzeko besterik ez da. Momentuz, 276 herritar daude taldean. Norbaitek interesa izango balu eta taldean sartu nahiko balu, Herri Kontseiluarekin harremanetan jartzeko eskatu dute: herrikontseilua@igeldo.eus edo 943313030/606311734.
Bukatu da Neguko Pala Txapelketa
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 4 urte, 4 hilabete atzera
II. Neguko Pala Txapelketa amaitu da. Egoerak hala baldintzatuta, aurreikusi baino dezente beranduago bukatu da. Uztailaren 11n, larunbatean, ondorengo bikoteek jokatu zituzten finalak eta emaitzak hauexek izan ziren:
1go maila: Loidi-Eskudero 30/ Aizpuru-Zabala 21.
2. maila: Endika-Josu 30/Arregi-Urreaga 26.
Neskak: Izagirre-Garate 25/Osa-Gonzalez 10.
Txapelketa arrakastatsua izan dela azpimarratu dute antolatzaileek. Orotara 42 bikotek jokatu dute. Lehenengo mailan 6 bikote aritu dira, bigarren mailan 26 eta nesketan 10.
HAUTESKUNDEAK: Igeldoko emaitzak
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 4 urte, 4 hilabete atzera
Jaietako datetan hainbat ekintza egin dira
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 4 urte, 4 hilabete atzera
Jaiak iritsi eta aurten ez da suziri eta danbatekorik izan. Ez eta hainbeste desio genituen bestelako ekintzarik ere. Covid-19ak gizarte osoa hankaz gora jarri du eta jaiak ere erabat baldintzatu ditu. Jai Batzordeko kideek maiatza erdialderako hartu zuten jada jaiak betiko formatuan ez antolatzeko erabakia.
Esan bezala, jaietako ekintza esanguratsuenak ez dira egin, baina formatu txikiko ekintza ezberdinak egin dira. Esaterako, eskeko koadrila aurten ez da etxez-etxe kantuan eta dantzan aritu, baina San Juan bezperan eta Santa Ixabel egunean elkartu dira. San juan bezperan, plazan bertsoak bota zituzten eta dantza egin ostean, elkarrekin afaldu zuten. Santa Ixabel egunean aldiz, elkarrekin bazkaldu zuten eta eguraldi txarra zegoenez, frontoian dantzan aritu ziren.
Azken postak
- Autobus zerbitzu duina eskatuz, protesta egin dute hainbat herritarrek
- Udazken Festa Igeldon
- Maila eta erronka berriei aurre eginez
- Lumarik ez, Igeldon
- Gazteekin lanketa, kultur etxeko espazioa erabiltzeko
Artxibategia
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (369)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (335)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)