Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: urtarrila, 2020

Matriuska antzezlana eskainiko dute Igeldon

Otsailaren 9an (igandea), Poltsikoko Antzerkiaren Jaialdiaren barruan, Matriuska antzezlana izango da ikusgai Igeldon. Arratsaldeko 19:30etan izango da Itsas Aurre kultur etxean.

Igeldoko Kooperatiba langile bila dabil irekitzear den dendarako

Igeldoko Nekazal Kooperatibak apirilean irekiko du salmenta gunea eta 3 langile behar ditu. Perfil heterogeneoa duten pertsonak behar ditu, askotariko lanak egiteko gai direnak. Kooperatibatik adierazi dutenez, ezinbestekoa izango da Kooperatibako proiektuaren printzipio ideologiko eta filosofikoarekin bat egitea, egitasmoarekiko konpromisoa adieraztea eta traturako erraztasuna izatea. Lanpostuak honakoak izango dira: 2 lanpostu astean 20 ordukoak eta lanpostu 1 astean 30 ordukoa. Astelehenetik larunbatera egin beharko da lan (larunbatak txandaka). Dendaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:30-13:30/17:00-20:00; eta larunbatetan 09:30-13:30.

Utzikeria, agerian

Donostiako Udalak Igeldon daukan utzikeria begi bistakoa da: errepide eta herri bideetan zuloak, argirik edo urik gabeko guneak, hondakinak jaso gabe, bide bazterrak garbitu gabe, segurtasunik gabeko guneak…
Zerbait egitea lortzen bada, behin baino gehiagotan abixatu delako izaten da eta Herri Kontseilua nazkatuta dago egoerarekin. Hori horrela, utzikeriaren inguruko txosten bat prestatzea erabaki du. Ondoren, txosten hori Udal Erregistroan aurkeztuko du.

Hastera doa Musa

Ohi bezala, urtarrilarekin batera, Musa hasiko da Igeldon. Urtarri­laren 17an, Euskal Herriko Txa­pelketako kanporaketa jokatuko da. Urtarrilaren 24an, berriz, Igeldoko musa hasiko da eta ordutik aurrera, ostiralero izango dira mus partidak. Lapak ere ez du hu­tsik egingo aurtengoan. Apirilean jokatuko da, hiru ostiraletan zehar: 3, 17 eta 24an. 

Bost proposamen Eskola Zaharrerako

Duela urte batzuk eskola zaharreko teilatua konpondu zen. Orain, udaletxeari erabilera zehaztuko duen proiektua aurkeztu behar zaio. Proiektua 2021 urteko aurrekontuetarako aurkeztu beharko da (zerbait egin dezaten) eta datorren udaberrirako prest izateko eskatu dute.
Herri Kontseiluak hasieratik, lehentasunezko gai gisa hartu du, herritarren oinarrizko beharrak asetu ditzakeen eraikina baita. Horrela, urria bukaeran bilera ireki bat deitu zen eta bertan jada taldetxo bat osatu zen proiektua ida­tzi eta aurrera eramateko.
Bildutako herritarren artean proposamen ezberdinak egon dira: jubilatuentzat elkartzeko gunea eta eguneko zentroa, gazteek kudeatutako gunea, etxebizitza komunitarioak jartzeko proposamena, Santiago bidekoentzako albergea… proposamenak aztertu eta zein erabilera emango zaion zehaztuko da hurrengo hilabeteetan. Noski prozesu hau herritarrekin batera egiteko baliabideak jarriko ditu taldeak.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom