Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrrengo etiketa duten postak ikusten: obrak

Pilotegiko goiko zati osoa asfaltatuko dute

Herri Kontseiluaren eta herritarren eskaria kontuan hartuz (idatzi eta bilera desberdinen ostean), Pilotegi bideko goiko zatia asfaltatu egingo dutela jakinarazi du Donostiako Udaleko Mantenimendu saileko teknikariak. Prestatu duten proiektuan honakoa bildu dute: goitik hasi eta Ganbo Berriraino bidea asfaltatzea. Horrez gain, pare bat zabalgune egitea (kotxeak gurutzatzeko) eta hasierako zatian segurtasunerako barrera bat jartzea “quitamiedos” modukoa.
Aurrekontuari dagokionez, 77.000 eurokoa da. Diputazioak 37.000 euroko diru laguntza emango du eta Donostiako Udalak 40.000 euro jarriko ditu. Eskatu zezaketen gehiena eskatu dutela azaldu du teknikariak.
Proiektua oraindik ofizialki onartu gabe dago eta ez dute zehaztu noiz onartuko duten. Beraz, emandako hitza beteko duten jakiteko, itxaron egin beharko da proiektua eskuartean izan arte. Esandakoaren arabera, lanak aurten hasiko lirateke.

Pilotegi bideko zatia asfaltatuko dute asteazkenean

Pilotegi bideko obrak bukatzeko, Aristondo eta Aristegieta arteko zatia asfaltatzea falta da. Obrako arduradunek jakinarazi dutenez, asteazkenean hasiko dira asfaltatzen eta bidea itxita egongo da. Pare bat eguneko kontua izango dela azaldu dute. Tarte horretan, Aristondotik gorakoek kaxkotik barrena ibili beharko dute eta Aristegietatik beherakoek, Igaratik. 

Tximistarri bidea irekita

Tximistarri bideko lanak bukatu dituzte eta errepide nagusitik bertara joateko sarbidea ireki dute. Bidegurutzeko petrila, horma eta bidearen zati bat konpondu dituzte.

Pilotegiko lanak bukatzeko, zati bat asfaltatzea falta da

Abendu erdialdera hasi ziren Pilotegi bideko obrak eta urtarrilerako bukatzea aurrikusten bazen ere, oraindik zati bat asfaltatzea falta da. Hain zuzen, Aristondo eta Aristegieta arteko zatia asfaltatuko dute eta horretarako, eguraldi ona beharrezkoa dela azaldu diote Udal  teknikariek Herri Kontseiluari. Beraz, oraindik ez dute zehaztu noiz bukatuko duten.
Asfaltua bota eta lurra ondo sekatzeko, lau bat egun beharko dituztela adierazi dute. Lan horiekin hasten direnean, bidea itxita egongo da. Aristondotik gorakoek Kaxkotik barrena ibili beharko dute eta Aristegietatik beherakoek, Igaratik.

Tximistarri bidea konpontzen

Tximistarri bidearen eta errepide nagusiaren arteko bidegurutzean, obretan ari dira azken egunetan. Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, bidegurutzeko petrila konpontzen aritu dira eta baita bidearen oinarri den harrizko horma ere. Eta orain, lan horiek bukatuta, bertako hormigoizko bidea konpontzen hasiko dira, bere egoera kaxkarra dela eta (otsailaren 26an dira hastekoak, betiere eguraldiaren arabera). Jakinarazi dutenaren arabera, behin lanekin hastean, astebete beharko da hormigoia ondutzeko eta denbora horretan itxita egongo da bidea.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom