Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: ekaina, 2019

Asteburuan girotuta, San Pedroren zain

Pasa den asteburuan, festetan girotzeko aukera izan dugu eta ostiraletik aurrera (ekainak 28), San Pedro jaietan bete-betean murgilduko gara. Bost egunetan zehar ekintza ugari izango dira adin eta gustu desberdinetako herritarrentzat: euskal dantza emanaldia, herri kirolak, dema, Umore Horiya, su artifizialak, patata tortilla lehiaketa, umeen eguna... 

Asteburuko argazkiak ikusgai

Asteburuko ekintzetako argazkiak ikusgai daude weborriko galerian.

SAN PEDRO JAIAK 2019

EGITARAUA:

Badatozela, badatozela...

San Pedroak gainean ditugu eta asteburu honetan girotzeko aukera izango dugu. Ostiralean bertan, Ieltxoko ikastaroen kurtso bukaerako emanaldia izango da. Hain zuzen, gitarra, piano, trikitixa, pandero eta musika tailerreko ikasleak ariko dira euren trebetasunak erakusten. Arratsaldeko 17:00etan izango da Eskolan eta ondoren, merendola-luntxa plazan.

A ze giroa eskolako jaialdian!

Pasa den larunbatean (ekainak 15), eskolako jaialdia egin zen eta giro ederrean ibili ziren ikasle, irakasle, guraso zein gerturatutako herritarrak. Goizeko 11:00etan hasita, emanaldia eskaini zuten eskolako ume eta gurasoek. Txikienek abestu egin zuten, LHkoek antzerkia eta 3. ziklokoek jardunaldietan aurkeztu zuten proiektuaren aurkezpena egin zuten. Emanaldiari ginda gurasoek jarri zioten Baloreak taldearen Elkartasuna abestiarekin egindako dantza eta kantu saioarekin. 6. mailakoak aritu ziren aurkezpen lanetan.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom