Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2018

Zerbitzu gehiago autobus linean, ekainetik aurrera

Dbusek jakinarazi duenez, ekainaren 1etik aurrera, 16-Igeldo lineako zerbitzuak maiztasun handiagoa izango du. Hain zuzen, maiztasuna 20 minutukoa izango da, 10:05etatik 21:05etara. Dbusen helburua da «ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa erraztea». Beste urte batzuetan, uztailean eta abuztuan zabaldu izan da linearen zerbitzua, baina aurten ekainaren 1ean, ostiralean hasiko da. Zerbitzu hau irailaren 30ean bukatuko da, igandez hain zuzen.

Herri Kontseiluak batzarra egingo du igandean

Herri Kontseiluak Herri Batzarra antolatu du igandean (ekainak 3), eskuartean dituen azken proiektu eta gaien berri emateko. Gai horietako batzuk honakoak dira: Partehartze prozesua, Hirugarren adina, Etxebizitzak, Mendizorrotzeko plana, Garraioa, Festak…
Herri Kontseiluak herritar guztiei luzatzen die gonbidapena igandeko batzarrera gerturatzeko. Itsas Aurre kultur etxean izango da, goizeko 11:30etan hasita.

Moda desfilerako, arropa biltzen

Ekainaren 23an, San Pedro jaien barruan, moda desfilea egingo da bigarren eskuko arropa eta konplementuekin eta horretarako, herritarrek emandako arropak eta konplementuak erabiliko dira. Arropak biltzen ari dira orain eta gogorarazi dutenez, epea ostiral honetan bukatzen da. Mota guztietako arropa eta konplementuak ari dira biltzen: emakumeena, gizonena, umeena, gazteena, helduena, paseokoa, kirolekoa, oinetakoak, txapelak, zapiak, koilareak... Zerbait eman nahi izanez gero, kultur etxera joan behar da: astelehenetik ostegunera (15:30-19:30) edo ostiralean (10:00-14:00). Ordu horretan ezinez gero, herriko dinamizatzailearekin harremanetan jarri: herrikontseilua@igeldo.eus edo 943313030 / 606311734.

«Zorionak Igeldo! 203 sinadura bildu ditugu!»

Igeldoko Gure Esku Dago taldeak honako mezua zabaldu du:

Zine emanaldiak eta su ikuskizuna, ostegun eta ostiralean

Undermounteko kideek Mullita Fest 2018 antolatu dute aste honetan. Ostegunetik igandera izango da eta ekintza desberdinak antolatu dituzte. Guztiak zeramikagintzarekin lotuta, izan ere, horixe izango da aurtengo edizio honen oinarria.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom