Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Viewing posts by Igeldo Herria

SAN PEDRO JAIAK 2026

   

UDABERRI JAIA 2026 IGELDON

  

‘Enarak’ dokumentala ikusgai

Enarak musika taldea 1967 urtean sortu zen, diktadura frankista betean. Eta lehenengo kontzertua Igeldon eman omen zuten! Orain, musika taldearen istorioa dokumental batean jaso du Beñat Iturriotzek, taldeko abeslariaren semeak, eta dokumentala Igeldon eskainiko da ekainaren 5ean (ostirala) 19:00etan.
Batzorde soziokulturala herriko kultur eskaintza indartu nahian dabil Igeldoko Udalarekin elkarlanean eta dokumental hori izango da hurrengo eskaintza. Aurretik, autodefentsa tailerra, serigrafia, eklipseei buruzko saioa... eta besten hainbat ekintza antolatu dira.

Agiti bidea konpontzeko lanak berehala hasiko dira

Momentu honetan, proiektu desberdinak aurrera eraman nahian dabil Igeldoko Udala. Eskolan hainbat hobekuntza egitea da horietako bat eta Aste Santuan zehar aritu dira horretan. Agiti bidea konpontzea da beste proiektuetako bat eta berehala hasiko direla jakinarazi du Udalak. Lizi­tazio prozesuan dago orain. Bi enpresa aurkeztu dira eta maiatzerako erabakiko dute zeini esleituko zaion lana. Lanak buru­tzeko 12 egun aurreikusten dituzte eta ekainaren 20rako bukatuta egotea da asmoa. Agiti baserri ingurutik behe­raino asfaltatuko dute bidea. 20 urtetik gora dira bide hori egin zela eta egoera oso txarrean eta arriskutsuan dagoela azaldu du Udalak. 112.000 euro inguruko kostua izatea aurreikusi da. Dena dela, Foru Aldundiaren diru laguntza jasoko du Igeldok lan hauek burutzeko: 35.000 euro.
Beste proiektu bat Itsas Aurren igogailua jartzea da. Kasu honetan, lizitazio prozesua hastera doa. 

PARTE HARTZE PROZESUA - Hiru fase, Plaza hobetzeko

Partehartze prozesuan ateratako ondorioak bildu ditu Igeldoko Udalak eta hiru fasetan aurreikusten ditu plaza hobetzeko ekintzak egitea. Plaza irisgarri jartzea, oinezkoek lehentasuna izatea eta gune berriak aktibatzea da helburua.

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom