Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Igeldo Herria

Lumarik ez, Igeldon

Hori du helburu, Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA). Luma edo Panpa Lezka landare bat da, inbaditzailea eta Igeldo kolonizatuta dauka, geroz eta gehiago; Tximistarri ingurua, nagusiki.
Latinez Cortaderia selloana dei­tzen da, izen ezin aproposagoa bere hosto luzeek, estuek eta la­tzek erraz ebakitzen digutelako azala. Loreek berriz, ezin leunagoak, luma zuri ederrak ematen baitute. Hazi ugari botatzen dute eta alergikoentzat ez dira onak. Buena Vistatik hasi eta Leku Ederreraino ikusiko dituzue, itsasora begiratuz gero. 30 hektarea baino gehiago hartu dituzte, GFAren arabera.
Habitat naturalen oreka meha­txatzen duten espezieetako bat da eta, ondorioz, debekatuta dago, adibidez, horiek landatzea. Are gehiago, legez, EAI bat –Espezie Arrotz Inbaditzailea- duten lursailetako jabeak behartuta daude neurriak hartzera espezie horiek kontrolatzeko eta ezabatzeko. Luma­ren kasuan, neurri horiek dira landarea indarrez ipurditik ateratzea. Kimikoki ere tratatu daiteke, baina hori egiteko baimen berezia behar da, produktuaren toxikotasuna dela-eta.
GFA, baina, Panpa Lezka ezabatzeko Europako proiektu batean hartzen du parte. Helburua du Lisboatik (Portugal) Arroxelaraino (Frantzia) Kantauri isurialdean dauden Luma guztiak desagerraraztea. Eta Mendizorrotz pare-parean suertatu zaie.

Gazteekin lanketa, kultur etxeko espazioa erabiltzeko

Gazteek, asteburuetan, kultur etxeko espazioa erabiltzeko aukera izatea da asmoa. Prozesu bat jarri da martxan Hezten aisialdi taldearen bidez.

Pelota saioak astearteetan

Gainerakoek bezala, Pelota Eskolak ere hasi du ikasturte berria. Irailaren 24an izan zuten lehenengo saioa herriko umeek eta hemendik aurrera asteartero izango dute hitzordua frontoian. Arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara txikienak aritzen dira. Momentuz LH 3. mailako (8 urte) umeak dabiltza, baina LH 1. mailatik aurrera edozein umek dauka aukera apuntatzeko. 18:30etatik 19:00etara, berriz, pelotan urteak daramatzaten bi gaztetxok jarraitzen dute.
Pelota elkarteko arduradunek dei egiten diete gogoa duten ume guztiei azaltzeko frontoira astearteetan.

Ekintzaz beterik hasi dute udazkena Jubilatuek

Ikasturte berria indarrean hasi dute herriko jubilatuek. Alde batetik, ikastaro edo tailerrak dauzkate. Denera, bost dira:
- Pilates. Urte osoa, astearte eta ostiraletan, 9:45etatik 10:45etara.
- Mantentze gimnasia. Urte osoa, astearte eta ostiraletan, 11etatik 12etara.
- Memoria lantzeko tailerra. Urte osoa, ostegunetan, 11etatik 12:30etara.
- Musikoterapia tailerra. Urte osoa, astelehenetan goizeko 9:30etatik 10:30etara.
- Gorputzaren zaintza eta masajea. Urriatik abendura (12sesio), asteartetan 18:00tatik 19:00etara.

Eskola Kirola berritasunekin

Guraso Elkartea burubelarri hasi da lanean ikasturte berriarekin. Beste hainbat konturen artean, Eskola Kirola antolatu dute 2. eta 3. zikloko ikasleentzat. Oraingo honetan, bi metodo desberdinekin ariko dira. Alde batetik, 3. ziklokoek orain arteko metodoarekin jarraituko dute eta 2. ziklokoek E2 sistema erabiliko dute. Adierazi dutenez, sistema berritzailea da, besteak beste, berdintasunera begira.
3. ziklokoek bi kirol egingo dituzte: eskubaloia eta saskibaloia. 2. ziklokoek berriz, 5 kirol: eskubaloia, futbola, errugbia, saskibaloia eta hockeya. Horiez gain, bi taldeek, saio bereziak izango dituzte beste kirol batzuekin. Dagoeneko hasi dira entrenatzen eta urriaren 19an jokatuko dituzte lehenego partiduak.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom