Sortu da Igeldoko Tokiko Entitatea
Nork argitaratua: Igeldo Herria 3 aste, 5 egun atzera
Igeldoko Tokiko Entitate Txikia (TET) abenduaren 19an sortu zen ofizialki. Donostiako Udalak egin beharreko zuzenketak eginda, Foru Aldundiaren esku utzi zuen espedientea berriz urriaren 25ean eta abenduaren 17an eman zioten onarpena.
Behin sortuta, hurrengo pausoak izango dira Foru Aldundiak Kudeaketa Batzordea (gestora) izendatzea, alderdiek Udal hauteskundeetan Igeldon lortutako emaitzen arabera (EH Bilduk 4; EAJk 1), eta gestorak lehenengo auzo batzarra egitea (Plenoa) TET martxan jartzeko. TET Batzordeko kideek jakinarazi dute beraiek prest azaldu direla orain arteko lanari jarraipena eman eta gestora hori osatzeko. Hala adierazi diete alderdiei.
Igeldoko Udalak 1.499.973 euroko aurrekontua izango du 2025 urtean.
Egin beharrekoak
Azken pausoen eta datozenen berri emateko, Herri Batzarra egin zen urriaren 20an.
TET sortzen denean, hurrengo pausoak edo egin beharrekoak honakoak direla adierazi zuten TET Batzordeko kideek:
- Egitura administratibo-juridikoa eraikitzen jarraitu (momentu honetan Donostiako Udaleko teknikari bat dago guztia martxan jartzen Igeldok teknikari propioa izan arte).
- Gure eskumenak gure gain hartzeko bideak aztertu (brigada, kontratuak...).
- Herri antolaketa mantendu eta hobetu (Batzordeak indartu).
- Langile propioak aukeratu.
- Igeldoko Udalaren egoitza berriaren proiektua landu (Eskola Zaharra).
- Donostiako Udalarekin izango ditugun harremanak zehaztu (Jarraipen Batzordea martxan jarri, hitzarmenak lotu...).
- Eskumen berriak lortzeko negoziaketan jarraitu (hirigintza, etxebizitza, hilerria...).
Hasierako lau langileak, lan poltsatik
Hasiera batean, Igeldoko Erakundeak lau langile izango ditu: Administrazio Orokorreko Teknikaria (%100), Arkitekto Teknikoa (%100), Administraria (%70) eta Teknikari Soziokulturala (%50). Aurrerago, bi langile polibalente izateko aukera geratzen da eskumen berriak hartzearekin batera.
Hasteko, lau langile horiek Donostiako Udaleko edo bestelako erakunde publikoetako lan poltsatik hartuko dira. Aurrerago, deialdi publikoa egin beharko du Igeldoko Erakundeak lanpostu horietarako.
2025 urteko aurrekontua osatzen
Igeldoko Erakundea sortu eta lehenengo auzo batzarrean, 2025eko aurrekontuak onartu beharko dira. Hori horrela, TET Batzordeko kideak aurrekontua prestatzen ari dira. Herri Batzarrean, proposamenaren berri eman zuten eta begi onez ikusi zuten herritarrek. Azpimarratu zuten datorren urteari begira ez dela aldaketa askorik egiteko aukerarik izango.
Horrez gain, 2024 urtearen barruan sortzeak garrantzi handia zuela gaineratu zuten; «izan ere, 2024 urterako TETari dagokion inbertsioetarako dirua ere jasoko dugu: 291.000 euro».
Horiek esanda, 2025eko aurrekontuaren proposamena azaldu zuten:
- Zerbitzuak kontratuekin lotuta daudenez, momentuz dauden bezala mantendu beharko dira (ahal den neurrian kontratuak eten eta Igeldotik hasi).
- Diru laguntzak orokorrean mantendu egingo dira, baina zertxobait egokituko dira Igeldoko beharretara.
- Inbertsioak: beraien proposamenak azaldu zituzten eta herritarren ekarpenak ere bildu zituzten.
INBERTSIO PROPOSAMENAK
- Bideak berritu: Agiti, Buztinzuri, Lapabide, Tximistarri...
- Kultur etxea egokitu: igogailua, komuna, pintatu, terraza estali...
- Lizardi txukundu: iturria...
- Plaza/kaxkoa berritu. Parte hartze prozesu bat egingo da.
- Rokodromo txiki bat eskolan
- Eskolako kantxa estali
- Lokalak lortu, izan ditzakegun beharretarako: brigadarentzat, herriko ostatua...
Pazientzia handia
TET Batzordeko kideak pozik daude azkenean Igeldoko TET sortzera doalako, baina herritarrei gogorarazi nahi die pazientzia handia eta denbora beharko dela guztia martxan jartzeko eta sakoneko aldaketak lortzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero: herrikontseilua@igeldo.eus / 606 311 734.
Azken postak
- Gazteekin eta Ludotekarekin berritasunak datoz
- Sortu da Igeldoko Tokiko Entitatea
- Presoen aldeko manifestaziora joateko, eguneko plana
- Pala Txapelketa aurrera doa inoizko parte hartze handienarekin
- IKE: Lehenengo proiektua: fotovoltaikoak
Artxibategia
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (381)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (347)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria