Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: uztaila, 2021
Larunbatean errepidea itxita egongo da, Klasika dela eta
Nork argitaratua: Igeldo Herria 3 urte, 6 hilabete atzera
Larunbatean (uztailak 31), Donostiako Klasikoa txirrindulari lasterketa jokatuko da eta ondorioz, Igeldoko errepide nagusia itxita egongo da 11:30etatik 18:00etara (gutxi gorabehera). Bi norabideetan egongo da errepidea itxita; ezingo da ez gora igo ez behera jaitsi. Dena dela, bertan egongo diren Mugikortasun agenteek ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetuko dute 14:00etatik 15:30etara.
Tximistarriko egoera hobetzeko eskaerak egin dituzte bizilagunek
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 6 hilabete atzera
Herri Kontseilua Tximistarri kaleko hainbat bizilagunekin bildu zen uztailaren 5ean. Tximistarriko zonan bizi duten egunerokoaz aritu ziren. Eta honakoa azaldu zuten:
- Zaborra/zikintasuna: Pandemia garaian jende asko ari da gerturatzen egunero inguruko kala eta zelaietara. Ingurua oso oso zikina dago.
- Kotxeak/motoak/abiadura: Ez dago seinalerik kalea irtenbiderik gabekoa dela esaten duenik. Kotxeak bazterretan uzten dituzte eta kamioi txiki batek ezin du pasa egoera horretan. Abiadura handian ibiltzen dira eta azken arauaren arabera zona 20km/h izatea eskatzen dute. Errepide nagusitik lehenengo kurban, ispilua jartzearen beharra ere badute.
- Segurtasun falta: Etxeetan sartzen dira ingurura bixitan doazenak. Nora joan behar duten ez dakitenez, askotan haien etxeetan ere sartu dira. Tentsio uneak bizi dituzte bizilagunek kotxeei mantsotzeko esan edo musika jaisteko eskatzen dietenean. Askotan, etxeetara botilak botatzen dizkiete. Kalean argitasun gutxi dagoela eta argi gehiago eskatzen dute.
Honen aurrean, Herri Kontseiluak Donostiako Udaleko auzoetako zinegotziarengana jo du bizilagunen egoeraren berri emateko. Horrez gain, bizilagunekin adostutako eskaera konkretuak luzatuko dizkio Udalari: ispilua, argiteria, zaborrontzia, garbiketa orokorra, abiadura mantsotzea, seinalea...
Mezu bat ere helarazi dio zinegotziari: «bizilagunak entzun behar dituzuela ere pentsatzen dugu, egoeraren berri zuzena izateko. Hauek prest daude joan behar den tokira joateko». Eskaera horren ondorioz, bilera egitekoak dira udaletxean.
Igeldoko hiru proposamen gauzatuko ditu Udalak
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 6 hilabete atzera
Donostiako Udalaren Partaidetzazko Aurrekontuen barruan, Igeldoko lau proposamen pasa ziren bozkatzeko fasera eta proposamen horietatik hiru atera dira aurrera. Honakoak izan dira: Pokopandegi bidea garbitu (291 boto), Pilotegi bidea osorik asfaltatu (285 boto) eta frontoia konpontzea (274 boto). 2023 urtean gauzatuko ditu Udalak. Aurrera atera ez den laugarren proposamena honakoa zen: Igeldoko ondare historikoa biltzen duen argazki bilduma argitaratzea (224 boto).
Partaidetzazko Aurrekontuak izeneko ekimen honetan, herritarrek edozein proposamen egiteko aukera zuten. Ondoren, Udaletik balorazioak egin eta batzuk bakarrik pasa ziren bozkatzeko fasera. Igeldoko kasuan, herritarrek zortzi proposamen egin zituzten, baina aurrez esan bezala, lau pasa ziren bozkatzeko fasera. Hauxek izan ziren bozkatzeko fasera pasa ez ziren proposamenak: Benta Alegreko kruzeari konponbidea ematea, Gudamendi bidean argiteria jartzea, Gudamendiko bidegurutzean zebrabidea eta espaloia jartzea, Ondarretatik Igeldo-Oriora zihoan bidearen zati bat oinezkoentzat berreskuratzea.
Mugak muga, Igeldo kulturaz blai
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 6 hilabete atzera

Pandemiaren eraginez, aurtengoan ere ezin izan dira San Pedro festak betiko moduan antolatu, baina horrek ez ditu Jai Batzordea, Eskeko koadrila, Gurasoak eta Kixmi geldirik utzi. Ahal zen moduan, herritarrei bizipoza eman eta herria girotzen saiatu dira. Eta baita lortu ere. Mugak muga, Igeldo kulturaz blaitu dute uztailaren 1etik 4ra. Eskerrak, bagenuen gogoa!
Jubilatuak elkartzeko gogoz
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 6 hilabete atzera

Uztailaren 1ean Jubilatu Elkartearen deialdiari erantzunez, jubilatu ugari elkartu ziren Calonge Sagardotegian bazkaltzeko. Urtean zehar, ikastaroez aparte, ekintza gehiagorik egiteko aukerarik izan ez dutenez, Jubilatuen Elkarteko juntako kideek herriko festen bueltan bazkari bat egitea pentsatu zuten. Batetik, bazkideei urteko kuotak kobratu eta trukean zerbait eskaitzeko asmotan, eta bestetik, azken aldian etxez-etxe bildutako argazki zaharren erakusketa (jai egun horietan Calonge Sagardotegian ikusgai izan zena) jubilatuek ikusteko aukera izan zezaten. Arrakastatsua izan zela ezin ukatu, Calonge Sagardotegiak duen aforoa osorik bete baitzen. 84 pertsona elkartu ziren guztira eta giro ederrean ospatu zuten Santa Ixabel bezpera. Bazkalostean bertsolariak ere izan zituzte, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia eta erakusgai zeuden argazki zaharren inguruan aritu ziren kantuan.
Azkenik, Jubilatuen Elkarteko juntakideek eskerrak eman nahi dizkiete bazkarira inguratutako guztiei, zituzten aurreikuspenak gainditu baitziren izandako arrakastarekin. Baita Calonge Sagardotegiari ere bazkari eder hori egiteko aukera eman izanagatik.
Azken postak
- Gazteekin eta Ludotekarekin berritasunak datoz
- Sortu da Igeldoko Tokiko Entitatea
- Presoen aldeko manifestaziora joateko, eguneko plana
- Pala Txapelketa aurrera doa inoizko parte hartze handienarekin
-
IKE: Lehenengo proiektua: fotovoltaikoak
Artxibategia
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (381)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (347)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)