Maila eta erronka berriei aurre eginez
Nork argitaratua: Igeldo Herria 2 aste, 5 egun atzera
Aiora Aisa eta Malen Galarraga 16 urteko bi kirolari igeldotar dira. Aisak atletismoa egiten du Real Sociedad taldean eta Galarragak arrauna Urkin; biak jubenil mailan. Gogotsu dabiltza biak euren markak pixkanaka hobetuz. Beraien esperientziaren berri eman diote Orri Informatiboari.
Kontatuko diguzue noiz eta nola hasi zineten bakoitza berean?
AIORA: 2. mailan hasi nintzen atletismoa egiten. Gurasoek bultzatu ninduten kirol hau parktikatzera bertan proba ezberdinak zeudelako.
MALEN: Orain dela 5-6 urteko udan arraun ikastaro bat egin nuen Donostiarrarekin. Garai hartan futbola egiten nuen, baina ez nengoen oso gustora. Orduan, iraila hartan, Urkira joan nintzen arrauna probatzera, baina entrenamendu asko zirela eta urte hartan futbolarekin jarraitzea erabaki nuen. Baina ikasturte horretan ez nintzen gustora aritu futbolean eta arraunarekiko arra hor nuenez, arraunera pasatzea erabaki nuen.
Beste kirol batzuk probatu dituzue beraz. Eta hau sentitzen duzue zuena?
AIORA: Bai, nik eskubaloia, futbola eta padela ere probatu ditut, baina hauekin batera atletismoa egiten hasi nintzen. Hau da oraingoz gustukoen sentitzen dudan kirola eta ez daukat aldatzeko asmorik, oso giro ona dugulako atleten artean.
MALEN: Txikitatik gustuko izan dut kirola egitea. Lehen esan dudan bezala, futbolean urte dexentetan ibili naiz, baina pelotan eta palan ere ibili izan naiz. Baita euskal dantzan ere.
Zer ematen dizue atletismoak eta arraunak?
AIORA: Atletismoak eman dit proba ezberdinak probatzeko aukera eta jende berria ezagutzeko aukera. Eta txapelketetan leku berriak bisitatzeko aukera eman dit.
MALEN: Arraunak asko eman dit; lagun berri eta onak. Ordu asko pasatzen dira bertan eta zure 2. etxe bihurtzen da. Eskolan eserita ordu asko egon ondoren, arraunera joan eta deskonektatzen duzu.
Nola izaten da arraun denboraldia? Arrauna udan eta itsasoan da ezagunena.
MALEN: Nik ez dut banku fijoa egiten (itsasokoa), banku mobila baizik. Honen denboraldia neguan hasten da, entrenamenduak iraila-ekaina bitarte izaten dira eta txapelketak azaroan hasi eta ekainan bukatzen dira Espaniako txapelketarekin. Eta hau ez da itsasoan izaten, gehiengoak ibaietan izaten dira. Hemen inguruan, Orion, Irunen, Legution… Eta Espainia mailan Galizian, Banyolasen eta Sevillan. Banku fijora geroago pasatzen da. Esaten dutenez gazteagotan egokiagoa da banku mobila egitea gorputza oraindik garatzen ari delako, bizkarrarentzat ez delako ona oraindik formatu gabe dagoelako.
Eta Atletismoan? Lasterketak, saltoak eta jaurtiketa probak izaten dira. Denetik egiten duzu?
AIORA: Atletismoan bi denboraldi izaten dira. Bata barruko denboraldia, abendu urtarrila aldera izaten dena. Txapelketa hauek belodromoan izaten dira. Kanpoko denboraldia aldiz, kanpoan dauden pistetan lehiatzen da, adibidez mini estadioan. Bi denboraldietan proba ezberdinak egoten dira.
Hasi nintzenean proba ezberdinak egiten nituen, saltoak, jaurtiketak eta lasterketak. Baina urte batzuk pasa ondoren, pisu eta disko jaurtiketan aritzeko proposatu zidaten. Nik ideia honekin aurrera egin nuen.
Zer moduz joan da azken denboraldia?
AIORA: Duela 2 urte aurrerapen handia egin nuen, baina azken denboraldian jaurtitzeko teknika hobetzeko zailtasunak izan ditut eta ez da izan denboraldi borobila. Hala ere, nire markak hobetu ditut. Diskoan (1kg) 28,86m eta (800g) 30,82m, eta pisuan (3kg) 11,46m.
MALEN: 2024ko denboraldian Euskadi mailan 1. geratu nintzen nire kide den Intzarekin batera, baina Espainia mailan, Sevillan izandako txapelketan, ez genuen dominik lortu. Egokitu zitzaizkigun tandekin ez genuen zorterik izan eta gauzak ez zitzaizkigun atera nahi izan genuen bezala, baina ikasketa eta emozio asko izan genuen txapelketa horretan.
Oraingo denboraldirako ze helburu dauzkazue?
AIORA: Markak hobetzen joatea eta teknika hobetzea.
MALEN: Aurtengo denboraldian maila altua eskatzen dute eta taldekideak ere maila altukoak ditut. Lan gehiago egin behar dut. Ondorioz, ordu gehiago entrenatu behar ditut, ikasketa aldetik ere batxilerrean hasi naiz eta honek ere orduak eskatzen dizkit, 2 alderdi hauek ahal dudan hoberen egitea izango da nire aurtengo helburua.
Zein da zuen lorpen handiena zuentzat?
AIORA: Euskadiko selekzioarekin parte hartzea lehengo urtean, eta Euskadiko Txapelketak irabazi izana.
MALEN: Nire lorpen handiena duela urte eta erdi Espainia mailan 3. geratu izana kadete nintzela 4x batean beste 3 kiderekin. Urte horrekiko oso oroitzapen onak ditut, oso denboraldi ona izan zelako. Postu hau lortzea ez da erraza, lan asko egin behar izan genuen. Ikusten dena da Espainia mailan hemen baino diru gehiago dutela arraun klubek eta baliabide aldetik maila hobea dute. Bote hobeak dituzte, orduan zaila da beraiekin lehiatzea.
Espainiako Txapelketa hartan podiuma egiteagatik, 2024ko kirolari promesa izendatu zintuen Foru Aldundiak, ezta?
MALEN: Bai, esan bezala 3. geratu ginen eta domina jaso genuen. Ondorioz, 2024an Diputazioak kirolari promesa izendatu ninduen. Izendapen honek onurak ekartzen ditu ikasketa mailan, batez ere.
Kirolak lehia dakar. Aiora, esan didate zu ez zarela oso lehia zalea...
AIORA: Egia da ni baino jende lehiakorragoa dagoela, baina pixkanaka konpetitzeari gustua hartu diot. Ez nuke esango lehia zalea ez naizenik. Niretzat garrantzitsuena nire markak hobetzen joatea da, horrekin txapelketak irabaztea lortzen badut, askoz hobeto
Zenbat entrenatzen duzue?
AIORA: Astean 4 egun entrenatzen ditut eta entrenamenduak 2 ordukoak izaten dira. Astean zehar klaseak bukatu, bazkaldu eta entrenatzera joaten naiz.
MALEN: Nik astean 6 egunetan entrenatzen dut, asteazkena bakarrik izaten dut libre. Egunean 2 ordu inguruko entrenamenduak izaten dira. Astean zehar fisikoa lantzen dugu ergometroan, korrika, indarra... eta asteburutan uretara ateratzen gara. Aurten gainera traineran entrenatzen hasi gara, eta batzutan traineran eta bestetan banku mobilean aritzen gara.
Kirolak, maila honetan sakrifizioa eskatzen du. Elikadura, zaintzea, entrenamenduak, disziplina, denbora libre gutxi, ikasketekin uztartzea... Gazteak zarete, nola daramazue hori?
AIORA: Nik elikadura normala eramaten dut, eta gainerakoa ondo antolatzen badut, ondo eramaten dut.
MALEN: Ba guztiak bezala alde onak eta ez hain onak ditu. Lagunak ordutegi gabe ateratzen dira eta afaltzen geratzen dira, baina nik zaindu egin behar izaten dut etxeratzeko ordutegia baita zer jaten dudan ere hurrengo egunean entrenamendua baldin badut. Entrenatzaileek elikadura eta pisua kontrolatzen digute, baina ez dira oso zorrotzak, eta niri ez dit gehiegi kezkatzen. Batzutan ez da atsegina goizago etxera joan beharra momentuan, baina hurrengo goizean entrenatzera joaten zarenean konturatzen zara pena merezi izan duela.
Ikasketak aurrera ateratzeko, denbora gutxiago izateak, hobeto antolatu beharra eskatzen dizu eta azkenean aurrera joaten da dena. Eta espero dut aurten ere orain arte bezala dena aurrera ondo eramatea.
Ez da hain ohikoa adin honetatik aurrera neskek kirolean jarraitzea. Neskek mutilek baino lehenago uzten dute. Nola bizi duzue hori?
AIORA: Gezurra badiduri ere, atletismoan neska gehiago gaude mutilak baino.
MALEN: Arraunean neska asko daude nire adinean, aurten adibidez nire adinean neska gehiago gara mutilak baino. Baina bai, adinean aurrera, banku mobiletik trainerara pasatzen hasten dira, edo utzi egiten da, exigentzia maila handitzen delako. Entrenamendu ordu asko eskatzen ditu arraunak, eta ez da erraza, asko gustatu behar zaizu. Baina niri iruditzen zait kirola egitea beharrezkoa dela, nik ezin dut egon aste guztia kirolik egin gabe; behar dut.
Gaur egun ere oraindik futbola da kirol nagusia. Beste kirol hauek aukeratzea eta bertan aritzea zaila izan da?
AIORA: Nire kasuan erraza izan da Realak entrenamendu asko jartzen zituelako aukeratzeko.
MALEN: Bai, egia da futbolak indar asko daukala bereziki Donostian... Plazara jaitsi eta baloi batekin erraza da futbolean jolastea, beste kirolak egiteko behar diren baliabideak ez dira hain eskuragarriak. Guztiak ez gara onak futbolean eta uste dut denak garela onak zerbaitetan, baina horretarako gauza berriak probatu behar direla eta zure tokia bilatu.
Futbolarekin itsututa dauden herriko umeei zerbait esan nahi diezue zentzu honetan?
AIORA: Kirol ezberdinak probatu behar direla eta gaur egun aukera asko daukagula.
Baduzue gustuko kirolaririk, zuentzat eredu dena?
AIORA: Asier Martinez, hesia lasterketak egiten dituen atleta nafarra da eta goi mailako txapelketetan aritzen da; adibidez, olinpiadetan.
Etorkizunera begira ze helburu dauzkazue eta zein da zuen ametsa kirolari lotuta?
AIORA: Kirol honetan jarraitzea hobekuntzak eginez eta markak hobetuz.
MALEN: Etorkizunean arraunarekin jarraitzea pentsatzen dut ikasketek uzten didaten bitartean behintzat. Adinarekin exigentzia geroz eta handiagoa denez, ez da erraza izango, baina saiatuko naiz ahal dudan hoberena ematen. Nire aurtengo helburua Euskadiko zein Espainiako txapalketetan domina lortzea izango da.
Azken postak
- Udazken Festa Igeldon
- Maila eta erronka berriei aurre eginez
- Lumarik ez, Igeldon
- Gazteekin lanketa, kultur etxeko espazioa erabiltzeko
- Pelota saioak astearteetan
Artxibategia
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (368)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (334)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria