Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: urria, 2024
Udazken Festa Igeldon
Nork argitaratua: Igeldo Herria 5 hilabete atzera

Maila eta erronka berriei aurre eginez
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 5 hilabete atzera

Aiora Aisa eta Malen Galarraga 16 urteko bi kirolari igeldotar dira. Aisak atletismoa egiten du Real Sociedad taldean eta Galarragak arrauna Urkin; biak jubenil mailan. Gogotsu dabiltza biak euren markak pixkanaka hobetuz. Beraien esperientziaren berri eman diote Orri Informatiboari.
Lumarik ez, Igeldon
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 5 hilabete atzera

Hori du helburu, Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA). Luma edo Panpa Lezka landare bat da, inbaditzailea eta Igeldo kolonizatuta dauka, geroz eta gehiago; Tximistarri ingurua, nagusiki.
Latinez Cortaderia selloana deitzen da, izen ezin aproposagoa bere hosto luzeek, estuek eta latzek erraz ebakitzen digutelako azala. Loreek berriz, ezin leunagoak, luma zuri ederrak ematen baitute. Hazi ugari botatzen dute eta alergikoentzat ez dira onak. Buena Vistatik hasi eta Leku Ederreraino ikusiko dituzue, itsasora begiratuz gero. 30 hektarea baino gehiago hartu dituzte, GFAren arabera.
Habitat naturalen oreka mehatxatzen duten espezieetako bat da eta, ondorioz, debekatuta dago, adibidez, horiek landatzea. Are gehiago, legez, EAI bat –Espezie Arrotz Inbaditzailea- duten lursailetako jabeak behartuta daude neurriak hartzera espezie horiek kontrolatzeko eta ezabatzeko. Lumaren kasuan, neurri horiek dira landarea indarrez ipurditik ateratzea. Kimikoki ere tratatu daiteke, baina hori egiteko baimen berezia behar da, produktuaren toxikotasuna dela-eta.
GFA, baina, Panpa Lezka ezabatzeko Europako proiektu batean hartzen du parte. Helburua du Lisboatik (Portugal) Arroxelaraino (Frantzia) Kantauri isurialdean dauden Luma guztiak desagerraraztea. Eta Mendizorrotz pare-parean suertatu zaie.
Gazteekin lanketa, kultur etxeko espazioa erabiltzeko
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 5 hilabete atzera
Gazteek, asteburuetan, kultur etxeko espazioa erabiltzeko aukera izatea da asmoa. Prozesu bat jarri da martxan Hezten aisialdi taldearen bidez.
Pelota saioak astearteetan
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 5 hilabete atzera
Gainerakoek bezala, Pelota Eskolak ere hasi du ikasturte berria. Irailaren 24an izan zuten lehenengo saioa herriko umeek eta hemendik aurrera asteartero izango dute hitzordua frontoian. Arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara txikienak aritzen dira. Momentuz LH 3. mailako (8 urte) umeak dabiltza, baina LH 1. mailatik aurrera edozein umek dauka aukera apuntatzeko. 18:30etatik 19:00etara, berriz, pelotan urteak daramatzaten bi gaztetxok jarraitzen dute.
Pelota elkarteko arduradunek dei egiten diete gogoa duten ume guztiei azaltzeko frontoira astearteetan.
Azken postak
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
-
HERRI PLANA - PARTE HARTZE PROZESUA: Nolako Igeldo nahi eta behar dugu?
- ‘Eman eta jaso’ izeneko ekimen berria sortu da
Artxibategia
2025
- martxoa (18)
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (391)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (365)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)