Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: urria, 2021
Azaroan elkartuko dira berriz Igeldoko Emakumeak
Nork argitaratua: Igeldo Herria 3 urte, 3 hilabete atzera
Orain artean bi topaketa egin dituzte eta zein baino zein oparoagoak izan direla adierazi dute Igeldoko Emakumeek. Hori horrela, elkartzen jarraitzeko asmoa dute eta hurrengo topaketa azaroaren 5ean izango dute (arratsaldeko 18:30etan) eta gai librean ariko dira, saioa dinamizatuko duen arduradunik ez baitzuten finkatu aurreko topaketan.
Azkena uztailaren 15ean egin zuten eta Maripili Sindromeari buruz aritu ziren hizketan, Maialen Aizpioleak eta Larraitz Dorronsorok dinamizatuta. Emakume izateak, egunerokotasunean zein lan munduan, sortarazten dituen beldurren inguruan jartzen du fokua Maripili Sindromeak eta guztien ideiak eta esperientziak elkartrukatuz hizketaldi emankorra izan zuten bertaratu ziren emakumeek.
Hiru saski aukeran Errigorako kanpainan
Nork argitaratua: Igeldo Herria 3 urte, 3 hilabete atzera
Errigorako kanpaina berria martxan da eta hiru saski izango dira aukeran: saski beltza (55€), saski berdea (65€) eta saski zuria (75€). Eskaerak urriaren 23tik azaroaren 11ra bitarte egin behar dira eta eskaera orriak IKOn eta Txapelan egongo dira. Online ere egin daiteke eskaera: errigora.eus. Banaketa berriz, azaroaren 26an egingo dute 18:00etatik 20:00etara Kooperatiban.
Ohi bezala, saskien balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.
Junta aldaketa eta beste hainbat kontu izan ziren Din-Dinen batzarrean
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 3 hilabete atzera
Irailaren 26an egin zuten urteko batzarra Din-Din elkartekoek eta 3 juntakide berri aukeratu zituzten. Itziar Uranga, Igor Agirre eta Jexux Albeniz dira 2 urterako konpromisoa hartu dutenak eta lehendik zeuden Begoña Gandarias, Ainhoa Aramendi eta Jesus Galindorekin batera ariko dira lanean. 2 urteko ibilbidea eginda juntatik atera direnak berriz: Mikel Arruti, Juanjo Barrondo eta Iñaki Ugarte izan dira. Lehendakaria Jexux Albeniz izango da eta idazkari lanean Ainhoa Aramendik jarraituko du.
Batzarrean ez zen jende askorik izan, guztira 15 pertsona inguru elkartu ziren eta honako gaien inguruan aritu ziren hizketan: Erretzeari dagokionez, Covid-19a dela eta elkarte osoan debekatua dago erretzea (pandemia hasi zenetik erabaki zen) eta beste urte batez berdin jarraitzea erabaki zuten batzarrean. Faltei dagokienez, kamarak jarri arren falta ugari izaten jarraitzen omen da eta gai hau serioago hartuko dela erabaki zuten, kamaren bidez garbaturikoa kontrolatzen hasiko dira. Bazkide batek, elkarteak ekintza gehiago antolatu beharko lituzkeela proposatu zuen eta ideia kontuan hartuko dutela adierazi dute juntakideek, osasun egoerak aukera ematen duen neurrian.
Diru kontuei dagokienean, balorazio positiboa egin zuten eta Udazken Jaiean, aurtengoan, bazkaria Catering bidez izango denez, elkarteak diru aportazio bat egingo duela erabaki zuten gastuak ordaintzen laguntzeko. Horrez gain, azaldu zuten Kooperatibari utzitako diru kopuruaren zati bat bueltan jaso dela.
Sari ugari lortu dituzte Longa baserrikoek
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 3 hilabete atzera

Irailaren 3tik 8ra Salamancan izan zen Joxe Angel Zendoia bere familiarekin. Bertan “Blonde de Aquitania” arrazako ganaduaren XIII. Espainiako Txapelketan parte hartu zuten eta sari ugari lortuta, gustora itzuli ziren etxera.
Salamanca kanpo aldean dagoen ferialekuan izaten da azoka eta blonda arrazako ganadu txapelketaz gain, Charolesen eta Limusinen Espainiako Txapelketa ere izaten da. Ganadu lehiaketez aparte, makinaria, janaria eta bestelako animalien (zaldiak, ardiak, txerriak, oiloak...) azoka ere izaten da. Longakoek, 11 bururekin parte hartu zuten eta guztira 98 buru izan ziren lehiaketan parte hartu zutenak, 15 sailetan banatuta.
Lau 1. sari eskuratu zituzten: Panpoxa (18-36 hilabeteko bigarak), Lastur (5 urtetik gorako behiak bere txahalarekin, A atalean), Greta (5 urtetik gorako behiak bere txahalarekin, C atalean) eta Rocky (12-24 hilabeteko idiskoak).
Bi 2. sari eskuratu zituzten: Odry (3-5 urteko behiak txahalik gabe) eta Jai (5 urtetik gorako behiak bere txahalarekin, B atalean).
Bi 3. sari eskuratu zituzten: Igeldo (5 urtetik gorako behia bere txahalarekin, C atalean) eta Rai (12-24 hilabeteko idiskoa).
Rocky idiskoarekin, “Txapeldun Handiaren Erreserba” saria ere lortu zuten eta lehiaketako azken egunean izan zen subastan 2 idiskoak saldu zituzten.
Asteburu bikaina izan da Udazken Festaren baitan
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 3 hilabete atzera

Pasa den asteburuan Udazken Festa ospatu da Igeldon eta giro ederra izan da ekintza guztietan. Larunbat goizean, bizikleta saioa izan zuten umeek eta sekulako arrakasta izan zuen. Zirkuitu desberdinak eginez ibili ziren eskolako kantxan 3 urtetik hasi eta 12 urtera bitarteko umeak. Iluntzean, berriz, bertso musikatuekin gozatzeko aukera izan zen. Bertan, 45 herritar inguru elkartu ziren heldu zein ume.
Azken postak
- Gazteekin eta Ludotekarekin berritasunak datoz
- Sortu da Igeldoko Tokiko Entitatea
- Presoen aldeko manifestaziora joateko, eguneko plana
- Pala Txapelketa aurrera doa inoizko parte hartze handienarekin
-
IKE: Lehenengo proiektua: fotovoltaikoak
Artxibategia
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (381)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (347)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)