Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: uztaila, 2024

Eguraldi txarrik ez festarako

Euriak eta euri arriskuak baldintzatu ditu zertxobait festak, baina hala eta guztiz ere, jendea ez da etxean geratu. Festarako gogoak irabazi du eta giro ederrean joan dira aurtengo San Pedroak.

Ikastaro berriak proposatzeko garaia da

2024-2025 ikasturteko ikastaroak antolatzen irailean hasiko dira eta orain da ikastaro berriak proposa­tzeko momentua. Aurreko ikasturtean bezala, honako ikastaroak egongo dira aukeran ziurrenik: joskintza, balleta, gitarra, pianoa, trikitixa, panderoa, musika tailerra, frantsesa, ingelesa, euskal dantza, break dance, yoga, mintzapraktika eta euskara ikastaroa. Azken hiruhilekoan kickboxing ere eskaini zen.
Matrikulazioa iraila hasieran egin beharko da (irailean egingo da deialdi zehatza). Proposamenak egiteko edo za­lan­­tzak argitzeko idatzi hona: ieltxokulturelkartea@ymail.com.

'Ukimenez' ikastaroa antolatu dute jubilatuek udazkenerako

Urrian hasi eta abendura bitartean "Ukimenez" izeneko ikastaroa antolatu dute Jubilatu elkartekoek. Ikastaroaren helburuak honakoak dira: mina arindu, lotura emozional eta soziala landu bakardadearen eta isolamenduaren aurrean, malguta­su­na eta mugikortasuna handitzea, zirkulazioa hobetzea, estresa eta an­tsietatea murriztea, loaren hobekun­tza, inmunitate sistema indartzea...
Helburu horiek lortzeko, honakoa egingo dute ikastaroan zehar: zure burua eta besteak ezagutu, beroketak, mugimendua, adierazpen emozionala landu, masajea eman aurretik nere buruarekin ondo sentitzen ikasi, automasajea eta besteei masajea eman.
Hau dena modu ludikoan, errespetuz, ikasiz, gozatuz eta komunitatean partekatuz egingo dela azaldu dute.

Udalekuetan gustora dabiltza

Ekaina bukaeran eta uztailan zehar Udalekuak izaten ari dira Igeldon. Hiru txanda izango dira aurten eta guztia kontuan hartuta, 32 umek hartuko dute parte. Hiru txandetako begiraleak ere hainbat izango dira: Maddi, Naiara, Elene, Lur, Harkaitz, Libe, Maialen, Aroa, Telmo eta Malen.
Goizero-goizero ekintza ugari egiten dituzte eta primeran dabiltza giro ederrean. Jolasak, eskulanak, hondartzara irteerak, sukaldaritza, ur-jolasak, tailerrak, ginkana, altxorraren bila, pelikulak, dantza, herri kirolak... ez dute aspertzeko tarterik!

Entitate Txikiaren sorrera atzeratuta

Apirilaren 14an egin zen Tokiko Entitate Txikiaren inguruko herri galdeketa Igeldon. Emaitza aldekoa izanik, Donostiako Udalak Foru Aldundira bidali zuen espedientea apirilaren 19an beronek eraketaren inguruko erabakia hartu zezan. Ekainaren 4an, ordea, Igeldoko TETa eratzeko espedientea osatzeko errekerimendua jaso zuen Donostiako Udalak, hainbat zehaztapen falta zirela eta. Ordutik, Donostiako Udal teknikariak zeregin horretan dabiltza, ahalik eta azkarren osatu eta Foru Aldundira bidaltzeko berriz espedientea.
Honek guztiak atzeratu egingo du TETa sortzea eta ez dago argi noiz izango den.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom