Paseatu eta proposamenak egin!
Kaxkoan zer falta den eta nola hobetu erabakitzeko, parte hartze prozesua martxan dago. Herritarrek ekarpenak egiteko bi ibilaldi antolatu dituzte.
-----------------------------------------
IGELDOKO
GIDA KOMERTZIALA 2020
-----------------------------------------
-----------------------------------------
TAMAINA HANDIKO TRESNAK:
ZER ETA NOIZ UTZI?
.
Kaxkoan zer falta den eta nola hobetu erabakitzeko, parte hartze prozesua martxan dago. Herritarrek ekarpenak egiteko bi ibilaldi antolatu dituzte.
Guraso Elkarteak maiatzaren 8an egin zuen bere azken bilera eta bertan, hainbat gai dituztela eskuartean azaldu zuten. Alde batetik, ekainaren 14an Eskolako Jaialdia egingo dute eta hori antolatzen hastekoak dira.
Bestetik, herriko festak ere gero eta gertuago daude eta umeen eguna ere antolatzeko beharra adierazi zuten. Uztailaren 1ean izango da, ...
San Pedro jaiak ere gerturatzen ari dira eta Jai Batzordeko kideak azken kontuak lotzen ari dira. Festak, ekainaren 21-22ko asteburuan hasiko dira eta 27tik uztailaren 2ra izango dira egun nagusiak. Gutxi gorabeherako egitarauaren berri eman dute.
Igeldoko krosak ekainaren 21ean izango dira. Ekainaren 22an, berriz, antzerkia antolatu dute. Ekainaren 23an ...
Igeldoko Meteorologia-Behatokia non dagoen denok dakigu, baina zer dakigu herriko altxor honi buruz? 120 urte betetzear den honetan, gehiago ezagutu eta balorean jartzeko aprobetxatu nahi izan dugu.
IKOk langileen oporrak, bajak… betetzeko lan eskaintza jarri du martxan. Lanaldi osoko lanpostua izango da (astelehenetik larunbatera txandaka) eta 2 hilabeteko kontratua izango da gutxienez, uztailean hasita.
Curriculumak bidaltzeko edo eta zalantzak argitzeko igeldokoop@gmail.com helbidera idatzi behar dela azaldu dute maiatzaren 30a baino lehen.
Igeldoko Toki Entitate Txikia abenduaren 20an sortu bazen ere, ofizialki martxan jartzeko, lehenengo batzarra egin beharra zegoen eta Foru Aldundiak jarri behar zuen eguna. Azkenean, martxoaren 6an izan zen eta bertan Batzorde Kudeatzaileko ordezkariak izendatu eta presidentea aukeratu zituzten (Udal hauteskundeak egin bitarte). Honakoak dira Batzorde Kudeatzailea osatzen duten kideak: ...
Apirilaren 10ean burutu zuen IKEk bazkideen batzar orokorra, eta albiste pozgarri batekin hasi zuten bilkura: lehen proiektu fotovoltaikoa burutzea lortu da!
Kontseilu Errektoreko kideek adierazi dute oztopoz eta arazoz betetako ibilbidea izan dela. Baina, azkenean, plaka fotovoltaikoak instalatzeko lanak Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako epean amaitzea lortu da, eta horren baitan ...
Eskolan azken bi hilabeteak besterik ez zaizkie geratzen ikasturtea bukatzeko eta azken proiektuarekin burubelarri dabiltza. Historia lantzen ari dira.
HH mailan, Eskola jatetxe bihurtu eta menuak eta elikadura lantzen ari dira. Ondoren, familiei bazkaria zerbitzatuko diete ikasleek.
1. zikloan lehengo, oraingo eta etorkizuneko etxeetaz arituko dira. Hiostorian zehar erabilitako materiala ...
Aurten ere, Gabon eskean ateratako umeekin asteburu pasako irteera antolatu du guraso talde batek. Lasturrera joan ziren martxoaren 29 eta 30eko asteburuan. Larunbat goizean jolasak egin zituzten eta arratsaldean zaharrenak espeleologia egitera joan ziren. Txikienek berriz, eskulanak egin zituzten aterpetxean. Afalondoren, Gaubela egin zuten eta zaharrenak goizeko ordu txikiak arte ...
Martxoaren 14an jokatu zituzten Neguko Pala Txapelketako finalak. Honakoak izan ziren emaitzak:
Bigarren mailan: Esoain-Lizaso 16 / Alkorta-Belauntza 25.
Lehenengo mailan: Elejalde-San Miguel 25/Loidi-Loidi 19.
Nesketan: Laburu-Lertxundi 13 / Mitxelena-Mitxelena 25.
.