'Ukimenez' ikastaroa antolatu dute jubilatuek udazkenerako | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

'Ukimenez' ikastaroa antolatu dute jubilatuek udazkenerako

(0 comments)

Urrian hasi eta abendura bitartean "Ukimenez" izeneko ikastaroa antolatu dute Jubilatu elkartekoek. Ikastaroaren helburuak honakoak dira: mina arindu, lotura emozional eta soziala landu bakardadearen eta isolamenduaren aurrean, malguta­su­na eta mugikortasuna handitzea, zirkulazioa hobetzea, estresa eta an­tsietatea murriztea, loaren hobekun­tza, inmunitate sistema indartzea...
Helburu horiek lortzeko, honakoa egingo dute ikastaroan zehar: zure burua eta besteak ezagutu, beroketak, mugimendua, adierazpen emozionala landu, masajea eman aurretik nere buruarekin ondo sentitzen ikasi, automasajea eta besteei masajea eman.
Hau dena modu ludikoan, errespetuz, ikasiz, gozatuz eta komunitatean partekatuz egingo dela azaldu dute.

Giza harremanak indartu
Ikastaroa emango duena Maria Fernandez Ezeiza izango da eta berak honakoa adierazi du: «Modu honetan epaiketa ez da sartzen eta norbera eta besteak entzuteko gaitasuna areagotzen da. Garrantzitsuena ez da mezuari buruz ulertzen duguna baizik eta gure gorputzean eragiten dituzten sentsazio eta emozioak. Sentsazio horiek, beste pertsona batekin, ispilu bihurtzen gaituen eta egiazkotasunez nor garen eta nolakoak garen helarazten digun beste gizaki batekin aurrez aurre gertatzen dira. Ondo bideratutako sentsazio horiek giza harremanak indartu eta erraztu ditzakete hitzezko ulermenik ez dagoen kasuetan».

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom