Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: abendua, 2022

Olentzero eta Maridomingi iristear dira

Olentzero eta Maridomingi iristear dira

Urtarrilaren 7an hitzordua Bilbon

Urtarrilaren 7an izango da presoen aldeko manifestazioa Bilbon Sarek antolatuta eta igeldotarrei dei egiten diete bertaratzeko (oraindik ez dute zehaztu autobusa egongo den). Manifestazioa 17:00etan abiatuko da La Casillatik eta Zabalbururako bidea egingo du “Etxera bidea gertu” lemapean. 

AITOR ETXEBERRIA: «Atletismoak eman didan gauzarik onena, ezagutu dudan jende guztia da»

Aitor Etxeberriak 9 bat urte egin ditu atletismoan punta-puntan lehiatzen. Ibilbide ederra egin du urte hauetan zehar; Igeldoko Igoeran errekor berria jarrita errematatu du, besteak beste. Lortutakoarekin pozik, etapa bat amaitutzat eman du.

500 euroko saskia eskuratu nahi al duzu?

Aurten ere, 500 eurotan baloratutako saski eder bat zozketatuko da. Bertako produktuekin osatutako saskia izango da eta zozketa urtarrilaren 20an egingo da, ONCE-CUPONAZOko zozketarekin. Bertatik lortutako dirua herrigintzarako izango da. Iaz Kooperatibako parkina egiteko eta San Pedroetarako erabili zen.
Herritarren laguntza beharrezkoa izango dela azaldu dute antolatzaileek. Bi modu izango dira laguntzeko:
- Tako bat hartu. Tako bakoitzean 25 boleto daude (50€). Animatuz gero, jarri harremanetan: 615764389 (Iraitz).
- Boleto sueltoak erosi. Kultur etxean eta IKOn egongo dira salgai 2 euroan.

Babes Ofizialeko Etxebizitza bat saltzeko zozketa egingo da

Herri Kontseiluak jakinarazi du Igel­doko Babes Ofizialeko Etxe­bizitza bat salgai jarriko dela eta zozketa bidez erabakiko dela nori saldu. Etxebizitza horiek kooperatiba baten bidez eraiki ziren eta horien banaketa zozketa bidez egin zen bere garaian, igeldotarrek lehentasuna izanik. Orain, etxebizitza horren jabeek hasierako baldintza berdinak errespetatuz egin nahi dute salerosketa. Behin zozketa egindakoan, Do­nos­tiako Udalak eta Etxebidek BOErako ezarritako baldintzak bete beharko ditu erosleak. Alde honen erabakimena ez da IHK-ren ardura izango.
Bost talde osatuko dira, lehentasunen arabera banatuta, eta talde bakoitzaren barruko lehentasuna zozketa bidez ezarriko da.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom