Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrrengo etiketa duten postak ikusten: Herri Kontseilua

Bilerari jarraipena emanez, afari merienda izango da Udazken Festan

Irailaren 21ean, 65 urte ingurutik gorakoekin bilera egin zuen Herri Kontseiluak kultur etxean eta gonbiteari erantzunez, 9 lagun elkartu ziren. Herri Kontseiluaren helburua, adin horretako herritarren iritzia jasotzea zen. Besteak beste, herrian ekintzarik faltan botatzen ote duten, hilean behin elkargune bat jartzea nahi ote luketen…

Herri Kontseiluak proposamen ugari aurkeztu ditu Aurrekontu Partehartzaileetan

Donostiako Udalak 2019 urteari begira, Aurrekontu Partehartzaileen prozesua jarri du martxan. Honen bidez, herritar eta elkarteek aukera dute proiektu, lan edo eskaera batzuk proposatzeko, baldintza ba­tzuk betez, eta ondoren, herritarrek boto bidez aukeratuko dituzte ze proiektu diren lehentasunezkoak eta Udalak aurrera eraman beharko dituenak datorren urtean. Bete beharreko baldintzetako bat da eskatzen den proiektu horrek 300.000 euroko aurrekontua ez pasatzea.
Herri Kontseiluak proposamen ugari aurkeztu ditu eta urrian jakingo da zeintzuk pasatzen diren azken fasera, hau da, herritarrek boto bidez aukeratzeko fasera. Bozkatzeko epea ere urrian izango da, beraz, Herri Kontseiluak dei egiten die herritarrei parte har­tzeko momentua iristen denean.
Udalak 2.000.000 euro bideratu ditu ia Donostia osora, Ekialdeko Barrutia kenduta (zonalde horretarako 1.250.000 euro izango dira). Botoa ere, Donostia mailakoa izango da, beraz, Igeldotik boto asko lortu beharko dira zerbait lortu nahi izanez gero.

Herri Kontseiluak batzarra egingo du igandean

Herri Kontseiluak Herri Batzarra antolatu du igandean (ekainak 3), eskuartean dituen azken proiektu eta gaien berri emateko. Gai horietako batzuk honakoak dira: Partehartze prozesua, Hirugarren adina, Etxebizitzak, Mendizorrotzeko plana, Garraioa, Festak…
Herri Kontseiluak herritar guztiei luzatzen die gonbidapena igandeko batzarrera gerturatzeko. Itsas Aurre kultur etxean izango da, goizeko 11:30etan hasita.

Zaborraren tasarekin tira-birak

Herri Kontseiluari jakinarai diotenez, herritar batzuei zaborraren tasa kobratzen saiatu dira Donostiako Udaletik, berez, ez dutenean zertan ordaindu. Halako kasuren bat izanez gero, udaletxera deitzeko azaldu dute. Erreklamazioak egiteko edo argibideak eskatzeko: 900714033.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom