Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Igeldo Herria

Pala Txapelketa aurrera doa inoizko parte hartze handienarekin

Neguko Pala Txapelketako 6. edizioa jokatzen ari da. Azaroaren 15ean hasi zen txapelketa eta inoizko parte hartze handiena izaten ari dela azaldu dute antolatzaileek. Denera 55 bikote ari dira parte hartzen. Mutilak lehenengo mailan 9 bikote, mutilak bigarren mailan 28 bikote eta neskak 18 bikote. Igeldokoak 8 bikote dira.
Final laurdenak eta finalerdiak otsaila erdi-martxo hasieran jokatuko dira eta finalak, berriz, martxo erdialdera.
Partiduak asteburuetan joka­tzen dituzte. Ostiraletan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera 3 partidu izaten dira eta larunbatetan, goizeko 9:00etan hasita beste lau partidu.
Urtero bezala, antolatzaileek dei egiten diete herritarrei frontoira gerturatzeko partiduak ikustera, «giro bikaina izaten da eta!».

IKE: Lehenengo proiektua: fotovoltaikoak

Energia berriztagarria oinarri izanik, Igeldoko enegia soberania ahalik eta handiena izateko asmoz sortu da IKE. 76 bazkide dira gaur egun eta lehenengo proiektua martxan jarri dute. Eguzki plakak jarriko dituzte hainbat bazkideren teilatuetan. Etorkizunean, proiektu gehiago etorriko dira.

Jubilatuak gustora daude ekintzen dinamikotasunarekin

Jubilatu Elkartetik adierazi dutenez, urteko egutegia egiteko garaian, kontutan gehien hartzen duten alderdia aktibitateen barietatea da «gure bazkide eta jubilatuen beharrei hobeto erantzutea baita gure helburua». Jubilatuen parte hartzea zabalagoa izateko, aktibitate berriak eta desberdinak aurki­tzen saiatzen direla gaineratu dute. Hori horrela, ikasturte berriaren errepasoa eginda, gustora daude ekintzen dinamikotasunarekin.
Alde batetik, hasieratik martxan dauden ikastaroak dauzkate: Pila­tes, mantentze gimnasia eta memoria lantzeko ikastaroa. Ikastaro hauek nahiko finkatuta dauzkate.
Bestetik, aurten hasitako ikastaro berriak dauzkate: Musikoterapia ikastaroa (aurreko ikasturte bukaeran probatu zen eta irailarekin jarraipena eman zaio) eta Autozaintza eta automasaje ikastaroa. Proba bezala, hiruhileko honetan eskaini da. Ikastaro honetan, masajea ikasteaz gain, nork bere buruaren autozainketa nola egin behar duen irakasten dute. Hamabost pertsonek parte hartzen dute eta datorren urteari begira, aurrera jarraitu edo ez aztertu behar dute.

Autobusarekin konponbide eske

Azaroaren 15ean deialdia egin zuen Herri Kontseiluak autobus zerbitzua dela eta, Udala eta DBusi haserrea adierazteko. Prentsa ohar bat ere kaleratu zuen konponbide eske: «Ezarrita dagoen zerbitzua ez da betetzen eta beti gabiltza atzerapenekin. Ez dakigu autobusa noiz iri­tsiko den, horrek dakartzan ondorio kaltegarri guztiekin. Egoera honen aurrean, eskaera zehatza egin diegu DBusi eta Olatz Yarza mugikortasuneko zinegotziari. Konponbide bat topatu dezatela».
Konponbide bila beraiekin hainbat bilera egin dituztela gaineratu dute, baina ez dutela ezer egin: «Bilera horietan adierazi zuten Igeldo eta Antigua lotuko lituzkeen lanzadera bat jartzea aukera posible bat litzatekeela zerbitzua hobetzeko. Hala ere, hori lantzeko ere ez dira prest azaldu gerora. Horretaz gain, zerbitzua hobetzeko ez digute beste planteamendurik egin. Urte honetan guztian prest egon gara hobekuntza bat izango den edozein proposamen lantzeko, baina zain jarraitzen dugu oraindik».
Eta berriz egiten diete dei arduradunei: «Egoera hobetzeko zerbait egin behar du Udalak. Zerbitzu duin bat da eskatzen dugun gauza bakarra. Ez dugu pribilegiorik eskatzen, ezarrita dagoen zerbi­tzua betetzea eta gaur egun daukagun komunikazio arazoa konpontzea baizik. Behingoz, Udala jabetu dadila igeldoarrentzat autobusak duen garrantziaz eta zerbi­tzu duin bat eskaintzeko lanketa zintzoan hasi dadila».

«Azkenean, badugu espaloia»

Azaroaren erdialdetik kaxkoa eta kanpina lotzen dituen espaloi berria dauka Igeldok. Hainbeste urtetako eskariari azkenean eran­tzun zaiola eta pozik daude Herri Kontseiluko kideak. Aspaldiko behar bati erantzun zaio eta poztekoa da». Dena dela, azpimarratu dute espaloia ez dela nahi bezala egin, dena alde beretik egitea eskatu zuen Herri Kontseiluak, besteak beste, «eta horrez gain, oraindik telefonoko posteek erdi-erdian jarraitzen dute». Azken kontu hori jakinarazi diote Donostiako Udalari eta lehenbailehen mugitzeko eskatu diote telefono konpainiari.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom