Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Igeldo Herria

Festak, Udalekuak eta beste hainbat kontu gurasoen eskutik

Umeen egunean laguntzeko gazteak behar dituzte eta Udalekuetarako begiraleak ere bai. Eskola Txikietako festarako autobusa jarriko dute.

Tokiko Entitate Txikia lainopean

Apirilak 14, iritsi zen eguna, TET eratu ala ez igeldoarron esku zegoen. Itsas Aurreko ateak ireki bezain pronto agertu ziren komunikabideak eta politikariak: EAJko Eneko Goia Donostiako alkatea eta Maria Jesus Idoeta auzoetako zinegotzia etorri ziren lehenbizi; handik gutxira heldu ziren EH Bilduko ordezkariak: Nerea Kortajarena, Maialen Iriarte eta Juan Karlos Izagirre.
Goiza eguzkitsua zen eta 11:00etarako nahikoa jende ikus zitekeen plazan. Komunikabideak aurrera eta atzera, jendeari galdezka etengabe, eta albistegietan Igeldo protagonista. Iluntzeko 20:00ak jo zutenean oso jende gutxi zegoen boto kontaketaren zain. Emaitza jakin orduko -botoen %85 TET-en aldekoak- Itsas Aurren bildutako kazetariak adierazpenak jaso­tzeko prest ziren, jendartearen algara eta poza erakusteko irrikaz, xanpain botilen kortxoak gora eta behera ikusi nahian… Itsas Aurre atarian baina, ez zegoen ez xanpainik, ez festarik…
Hura zen tristura, hura axolagabetasuna. EITBk zuzenean emandako albistegietan ere irudiak tristeak ziren oso, kazetaria lanbro artean azaltzen baitzen, bakarrik.
Hori ikusita, Artzeren olerkiaren hasiera etorri zitzaidan burura: “Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak ezkutatzen dizkidanean, zer ezkutatzen duen ez didanean ikusten uzten....”
Laino/lanbro azpian Herri Kontseiluko kideen bakardadea agerian geratu zen: Ia 4 urtez egindako lan eskergak ez zuen herritarron esker onik izan (dihoakiela hemendik nire aitortza).
Goizean ez bezala, jenderik ez zen bildu! Igeldo ziklo politiko berri batean sartzera zihoan unean plaza hutsik zegoen. Ez argazkirik, ez barrikoterik, ez ospakizunik! TET izango dugula ospatzeak norbaiti mesede edo kalte egingo ziolakoan… Hori da hori politika hizki txikiz idaztea!

IHK: «Onura batzuk nabarituko ditugu, baina erabatekoa izateko denbora beharko dugu»

Igeldoko Toki Entitate Txikiaren inguruan herri galdeketa egin zen apirilaren 14an. 462 herritarrek eman zuten botoa eta %85a aldekoa izan zen. Hori horrela, Donostiako Udalak Foru Aldundiaren esku utzi du espedientea beronek erabakia hartu dezan. Ahalik eta azkarren izatea espero da. Herri Kontseiluko kideekin elkartu da Orri Informatiboa gaiaren inguruan hitz egiteko. Herri Batzarra deituko dute laister.

ERREBOLUCION

Urte luzez gizartean izan da ideia bat egia ez dena. Ezagutzen duzu lau hanketara dagoen tximinoaren irudia zeinetan, zutitzen doan eran, gizaki itxura hartzen duen? Eboluzioaren ideiari buruz ari naiz. Irudi horrek irudikatzen omen zuen gizakiaren eboluzioa eta, Darwinek esan zuenez, gauza jakina zen que gizakia tximinotik o algo así zetorrela. Como Darwinek esan zuen, pues era verdad. Sin más. Pero Darwinek ez zuen halakorik esan, aizu. Eta como azaltzen zen telebistan y todo, pues que la gente se lo creía. Baina gizakia ez dator del mono. Claro que no. Darwinek esan zuen que no. Lo que pasa es que daukagula jatorri berdina, y entonces gendea se confunde. Y yo creo que marrazki hori es bastante significativa y creo que ilustra muy pero que muy bien cómo puede una cosa derivar en otra. Sirva de ejemplo el idioma: podría perfectamente ilustrar la evolución del uso del euskera en nuestra sociedad.

San Pedroak ate joka

San Pedro jaietarako gero eta gutxiago geratzen da. Jai Batzordekoak buru-belarri dabiltza prestaketa lanetan eta egitaraua ixten. Festa egunak behintzat zehaztu dituzte. Ekainaren 22an kirolaren txanda izango da: krosak eta pala/eskupilota txapelketen finalak jokatuko dira. Ekainaren 23an San Juan bezpera ospatuko da: Arrokako arrantza lehiaketa, txaparroen prestaketa, fajitekin afari-merienda, San Juan sua eta eskea... Ekainaren 28tik aurrera izango dira egun nagusiak. Aurten, gainera, San Pedro Eguna larunbatarekin tokatuko da. Hamaiketakoa, herri kirolak, idi dema... ohiko ekintzak ez dira faltako. Umeen eguna, berriz, uztailaren 1ean izango da. Santa Ixabel egunarekin, uztailaren 2an bukatuko dira festak.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom