Festak, Udalekuak eta beste hainbat kontu gurasoen eskutik | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Festak, Udalekuak eta beste hainbat kontu gurasoen eskutik

(0 iruzkin)

Umeen egunean laguntzeko gazteak behar dituzte eta Udalekuetarako begiraleak ere bai. Eskola Txikietako festarako autobusa jarriko dute.

Guraso Elkarteak hainbat kontu ditu eskuartean. Alde batetik, San Pedro festetako Umeen Eguna antolatzen ari dira eta gazteen laguntza behar dutela jakinarazi dute. Uztailaren 1ean izango da. Prest dagoena harremanetan jarri dadila dei egin dute.
Bestetik, Udalekuak antolatzen ere hasi dira eta begiraleak behar dituztela jakinarazi dute. Aurten 3 txandatan banatuko dira: ekaineko azken hastea, uztaileko 1. hamabostaldia eta uztaileko 2. hamabostaldia. Begirale izateko, gutxienez 16 urte behar dira. Interesatuak harremanetan jarri daitezela.

Eskola Txikien festa Adunan
Aurten Eskola Txikien festa Adunan ospatuko da ekainaren 16an. Mendizorrotz Guraso Elkarteak autobusa antolatuko du bertaratu nahi duten guztientzat. Oraindik ordua zehazturik ez dagoen arren, irteera goizean izango da eta itzulera arratsaldean, bazkaldu ondoren. Bestalde, Adunan bazkari herrikoia antolatzen da bertaratzen direnentzat.
Beraz, autobusean joan nahi dutenak jarri daitezela harremanetan Mendizorrotz Guraso Elkar­teartea­rekin (lehentasuna Igeldoko eskolako umeek eta familia kideek izango lukete). Behin apuntatuta daudenei egingo zaie bazkarirako deialdia.
Kasu guztietan harremanetan jartzeko bidea: gurasoelkartea@igeldo.eskolatxikiak.eus.
Bestalde, Igeldoko Eskolako festa ekainaren 8an izango da.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom