Ameztiko festak ospatuko dira berriz | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ameztiko festak ospatuko dira berriz

(0 iruzkin)

Ameztiko festak ospatuko dira bigarren urtez. Antolatzaileek bere garaian adierazi zuten bezala, bi urte eta gero berriz girotuko dute Amezti. Maiatzaren 18an jarri dute hitzordua.
Buenavistan hasiko da festa pregoia, zinta mozketa eta abestiarekin. Ondoren, Ameztiko etxeetan zehar ibilbidea egingo dute. Geldialdi bakoitzean ekimen bat egingo da: altxorraren bila, kon­tzertua, barrenea... Furgobarra egongo da eta horrez gain, pintxo edo vermutha hartzeko aukera izango da geldialdiko etxeetan. Bazkaria ere antolatuko dute Buenavistako zelaian parrila, txotx eta kontzertuarekin. Arratsalde pasa ederra antolatu dute. Haurrentzako jolasak izango dira.

Txartelak aurrez
Bazkariko txartelak aurrez erosi beharko dira (Iko edo Txapelan) eta bazkaria mugatua izango da. Dei egiten diete denei: «Igeldotar guztiak gonbidatzen zaituztegu gure auzoko jaietara! Aupa Igeldo eta aupa Amezti!».
Gogorarazi dute eguraldi txarra egiten badu, astebete atzeratuko dutela festa, hurrengo larunbatean izango litzateke.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom