Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2018
«Ez da epea bukatu eta 140 sinaduratik gora lortu ditugu»
Nork argitaratua: Karmele Garmendia Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 6 urte, 9 hilabete atzera

Gure Esku Dagoko kideak sinadurak biltzen ari dira Igeldon galdeketa egin ahal izateko. Maiatzaren erdira arte ariko dira. Honako idatzia bidali dute deialdia eginez.
Emandako azken pausoak azaldu zituen Kooperatibak batzarrean
Nork argitaratua: Karmele Garmendia Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 6 urte, 9 hilabete atzera

Kooperatibaren batzarra izan zen apirilaren 22an eta emandako azken pausoen berri eman zien bazkideei. 42 bazkide elkartu ziren. Azaldutako pausoetako bat izan zen bideragarritasun plana egin dela eta kalkuluen arabera, denda irekita, bigarren urtearen bukaeran irabaziak lortzen hasiko liratekeela. Plan horren arabera, egokiena seina orduz ariko diren bi langile kontratatzea ikusten dute eta kontsumoa dela gakoa. Beraz, hasierako urterako kontsumo-kuota bat ezartzea proposatu dute (hilean 30 eurokoa), proiektua martxan jartzeko beharrezkoa, baina lehenengo urtea pasata, kuotarik ez izatea da asmoa. Kuota hori egun daukaten finantziazioaren arabera kalkulatua da, baina denda irekitzerakoan hobeto zehaztuko dute. Izan ere, lortzen duten finantziazioaren baitan aldatu daiteke.
Bideragarritasun plana prestatuta, diru laguntza bat ere eskatu da Eusko Jaurlaritzan. Udara ingururako aterako da ebazpena.
Javi eta Alberto izan dira Lapako irabazleak
Nork argitaratua: Karmele Garmendia Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 6 urte, 9 hilabete atzera

Apirileko hiru ostiraletan zehar, Lapa Txapelketa jokatu da eta Javi eta Alberto izan dira txapeldunak 607 punturekin. Azpitxapeldun izan dira Joxe eta Juan 377 punturekin. Hirugarren pos tuan, berriz, Laxaro eta Luisen geratu dira 371 punturekin eta laugarren, Oscar eta Juanjo 360 punturekin. 29 bat bikotek hartu dute parte Lapan.
Bestalde, urtarriletik martxora Mus Txapelketa azkarrak jokatu ziren eta, gutxi-gorabehera, 25 bat bikotek hartu zuten parte saio bakoitzean.
Zaborra behar den lekuan uzteko deia
Nork argitaratua: Karmele Garmendia Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 6 urte, 9 hilabete atzera

Zaborrarekin hainbat arazo sortzen ari dira azken aldian, herritar batzuk nahi dutena eta nahi duten lekuan uzten dutelako. Herri Kontseiluak gogorarazi nahi du, hasteko, hondakinak bereizi egin behar direla eta ondoren, hondakin jakin bakoitza dagokion lekuan utzi behar dela. Eta kontenedoreetan utzi ezin daitekeena, Garbigunera eraman behar dela.
Pilotegiko goiko zati osoa asfaltatuko dute
Nork argitaratua: Karmele Garmendia Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 6 urte, 9 hilabete atzera
Herri Kontseiluaren eta herritarren eskaria kontuan hartuz (idatzi eta bilera desberdinen ostean), Pilotegi bideko goiko zatia asfaltatu egingo dutela jakinarazi du Donostiako Udaleko Mantenimendu saileko teknikariak. Prestatu duten proiektuan honakoa bildu dute: goitik hasi eta Ganbo Berriraino bidea asfaltatzea. Horrez gain, pare bat zabalgune egitea (kotxeak gurutzatzeko) eta hasierako zatian segurtasunerako barrera bat jartzea “quitamiedos” modukoa.
Aurrekontuari dagokionez, 77.000 eurokoa da. Diputazioak 37.000 euroko diru laguntza emango du eta Donostiako Udalak 40.000 euro jarriko ditu. Eskatu zezaketen gehiena eskatu dutela azaldu du teknikariak.
Proiektua oraindik ofizialki onartu gabe dago eta ez dute zehaztu noiz onartuko duten. Beraz, emandako hitza beteko duten jakiteko, itxaron egin beharko da proiektua eskuartean izan arte. Esandakoaren arabera, lanak aurten hasiko lirateke.
Azken postak
- Gazteekin eta Ludotekarekin berritasunak datoz
- Sortu da Igeldoko Tokiko Entitatea
- Presoen aldeko manifestaziora joateko, eguneko plana
- Pala Txapelketa aurrera doa inoizko parte hartze handienarekin
-
IKE: Lehenengo proiektua: fotovoltaikoak
Artxibategia
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (381)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (347)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)