Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2022
Zuzendaritza aldaketa izan da Guraso Elkartean
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, hilabete 1 atzera

Bi urtez Igeldoko Eskolako Guraso Elkartea zuzendu eta gero, Olatz Astiazaran, Ainhoa Ezeiza eta Lierni Ezeizak zuzendaritzaren erreleboa lanerako gogotsu datozen beste hiru gurasori eman berri diete. Guraso Elkarteko partaide berriak Nagore Garin, Nerea Zendoia eta Izaskun Urteaga dira.
Azken urteotan ez da erraza izaten lanerako bolondresak topatzea eta aurten ere zuzendaritzarako lortu da hirukotea osatzea.
Zer ekintza antolatu jakiteko galdetegia banatu du Jubilatu Elkarteak
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, hilabete 1 atzera
Aurreko Orri Informatiboan adierazi bezala, Jubilatuen Elkarteak galdetegi bat banatu du bere kideen artean, hauen asmoak jasotzeko. Momentu honetan jada biltzen ari badira ere, emaitzak hurrengo alean zabalduko dituztela adierazi dute. Kideen nahiak eta beharrak asetzea litzateke galdetegi honen helburua eta mota ezberdinetako ekintzak egiteko interesik baduten jakin nahi dute. Esate baterako: hitzaldiak, ikastaro ezberdinak, ibilaldiak, bidaiak...
Bestalde, urte berriarekin batera iaz izandako ikastaroak martxan jarri dituzte aurten ere. Pilates eta memoria ikastaroak dira martxan direnak eta aurten jende berria ere apuntatu da ikastaro hauetan. Galdetegian adierazten den beste galdera bat, ikastaroekin lotura zuzena duena litzateke. Hau da, ikastaroetara joateko jubilatuek garraio zerbitzuren bat behar ote duten jakiteko. Hala ere, galdetegietako erantzunak jakitean, Herri Kontseiluarekin aztertu beharko dutela gaia azaldu dute.
Azkenik, osasun egoera hobetzen doan heinean gauza berriak antolatzeko asmoa badutela esan dute. Gogotsu dabiltza!
Argazki zaharren erakusketa, taberna ezberdinetan zehar
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, hilabete 1 atzera

Orain dela pare bat urte hasi zen Jabier Iraola etxez-etxe argazki zaharrak biltzen. Bere helburua argazki zaharren bilduma liburu bat osatzea da. Bitartean, herritarrek utzitako argazki horietako batzuekin herriko tabernetan erakusketak egiten hasi zen. Nahiz eta hasiera batean Iraola hasi zen lan honetan, orain, beste zenbait herritarren laguntzarekin talde lanean ari dira aurrera eramaten proiektua.
Erakusketa ibiltari hauek 2 epe ezberdinetan egin dira. Lehendabizikoa, uztailean hasi eta urria hasiera artekoa izan zen eta bigarrena berriz, Gabonen bueltan hasi eta martxan dago oraindik. Calonge Sagardotegian egin zen lehendabiziko erakusketa, iazko uztailean, herriko jubilatuek bertan egin zuten bazkaria aitzakiatzat harturik eta ondorenean herriko taberna ezberdinetan egon ziren ikusgai. Guztira 24 argazki erakutsi ziren lehendabiziko biran, eta Udazkeneko Azokan kultur etxean egin zen erakusketa zabalean, hasierako 24 argazki horiei beste 24 argazki gehitu eta guztira 48 argazki zahar jarri ziren ikusgai.
Orain beraz, tabernaz-tabernako bigarren erakusketa ibiltaria martxan da, azken 24 argazki horiekin. Honako hauek dira parte hartu duten tabernak edo herriko guneak: Mendizorrotz, Iko kooperatiba, Kanpiña, Etxe Nagusi, Nikolas, Ekaitz, Txapela eta Calonge sagardotegia. Beraz, argazki zaharrak ikusi nahi badituzue, bisitatu herriko tabernak, batean edo bestean aurkituko dituzue eta!
OinHerriko taldea martxan da
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, hilabete 1 atzera
Aurreko Orri Informatiboan egitasmoa Igeldon lurreratzeko asmoa zegoela genion. Oraingoan jada urrats batzuk ematen hasiak direla esan dezakegu. OinHerrikoen azalpenak lehen eskutik entzun ostean herritar talde bat biltzen hasi da eta herri hezitzaileen sarearen parte egitea erabaki dute. Herriko beharrak aztertu nahi dituzte eta lehenik herriko nerabe eta gazteekin prozesu bat egin nahi dute. Izan ere, herriko gazteek espazio bat izateko nahia adierazi dute eta beraiekin batera prozesu bat abiaraziko dute espazioaren nolakotasuna eta funtzionamendua definitzeko. Asteburuetan kultur etxeko goiko solairua erabiltzeko aukera mahai gainean dago eta gazteak izango dira espazioa nola antolatu eta bete beharreko arauak jarriko dituztenak. OinHerriko kideak prozesuan bidelagunak izango dira, hau da, prozesuan lagunduko dute, baina erabakiak gazteek hartuko dituzte.
Aurten jaiak bai?
Nork argitaratua: Igeldo Herria 3 urte, hilabete 1 atzera

Bilera garrantzitsua egingo da martxoaren 18an 19:00etan.
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)