Aurten bai, gatza eta piperra! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Aurten bai, gatza eta piperra!

(0 comments)

Inauteri zale askorik ez dela Igeldon, baina... a ze festa antolatu zena otsailaren 25ean! Herritarrak festarako gogoz daudela argi geratu zen.
Goizean, tailerra eta ginkana antolatu zituen Guraso Elkarteak umeentzat eta adin ezberdinetako 35 ume inguruk hartu zuten parte.
Eguerdian, paella lehiaketari ekin zi­tzaion eta 8 talde aritu ziren lehian nor baino nor paella goxoena egin nahian. Denetariko paellak aurkeztu ziren haragiarenak, mariskoarenak, beganoak... eta denen artean Jon Lizarazuren taldearena izan zen irabazlea. Mikel Urangaren taldearena bigarren geratu zen eta Asier Sotaren taldearenak aipamen berezia jaso zuen.
Ondoren, prestatutako paellak janez, bazkaria egin zen eta sekulako arrakasta izan zuen. 116 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan, antolatzaileen aurreikuspenak erabat gaindituz.
Festa borobiltzeko, mozorro lehiaketa ere egin zen eta Pac-man taldeak irabazi zuen. Egia esan, epaimahaiak ez zuen lan erraza izan aukeratzen. Dudarik ez, aurtengo Inauteriek zentzu guztietan izan dute gatza eta piperra!

Turnoetan aritutako herritarrei eskerrak
Kultur Mahaiak eta Guraso Elkarteak antolatuta egin dira Inauteriak aurten eta herritar asko izan dira turno bat edo beste eginez laguntza eman dutenak. Horiei eskerrak eman nahi dizkiete antolatzaileek.

Argazki guztiak ikusgai daude weguneko argazki galerian:

  

  

  

  

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom