Ilargia, Jupiter, Saturno... aztertu eta ikusteko plana, abenduan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ilargia, Jupiter, Saturno... aztertu eta ikusteko plana, abenduan

(0 comments)

Donostiako Udaleko Gazteria sailak antolatuta, astronomia saioa egingo da Igeldon abenduaren 22an. Alde batetik, umeentzako tailerra izango da 16:30etatik 18:00etara Itsas Aurren. Eta bestetik, 18:30etan behaketa egingo da Undermounten terrazan (kasu honetan, ume, gazte eta helduen­tzat izango da). Gabonak Zuretzat programaren barruan antolatu dute. Aranzadikoen eskutik izango dira tailerra eta behaketa.
Adierazi dutenez, egun aproposa izango da behaketa egiteko, Ilargia eta Jupiter alineatuak egongo direlako eta Saturno oso gertu egongo delako. Aranzadiko teleskopioekin ikusteko aukera izango da.

Izena eman behar da
Gazteria Sailetik jakinarazi dute partehartzaile kopurua mugatua izango dela eta izena eman behar dela aurrez. Izen ematea irekita dago Gazteria saileko webgunean; sakatu hemen. Gabonak Zuretzat programaren barruan, ekintza gehiago ere badaude Igeldotik kanpo. 

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom