Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Viewing posts for the category Azaleko Nabarmendua

Gelak izendatuta, proiektuekin lanean dabiltza Eskolan

Eskolan irailaren 5ean hasi zuten ikasturte berria eta ordutik makina bat lan egin dituzte. Aurten guztira 61 ikasle dituztela azaldu dute, 5 taldetan banatuta, eta 12 irakasle daudela.
Lehenengo zeregina egin dute; gelak izendatzearena. HH 2-3 gelakoak Zezenak izango dira, HH 4-5 gelakoak Basurdeak, 1. mailakoak Pikatxu, 2-3. mailakoak Igarabak eta 4-6. mailakoak Ordurik gabeko erlojuak.
Orain, proiektuekin lanean dabil­tza. Lehenengo hiruhilekoan, izaki bizidunen inguruko proiektuak gauzatuko dituzte gela bakoitzean.

Kosta Campera irteera
Urriak 16-17an, LH mailako ikasleak Kosta Campera joan ziren, Aizarnazabalera. Bertan ekintza desberdinak egin zituzten.

IRAILEKO POXA: Uda giroa luzatu nahian

Iraila gogor xamarra egiten zaie batzuei, udako oporrak atzean utzi, eta errutinarako buelta izaten delako. Lanera buelta, umeak eskolara, udaren amaiera...
Animo horiek igotzeko eta irailari bizipoz pixka bat emateko, "Iraileko poxa" antolatzea erabaki zuen Igeldoko Udalak Batzorde soziokulturalarekin elkarlanean. Horren baitan antolatu ziren ekintzak iraileko bi ostiraletan. Irailaren 5ean uretako puzgarrik eta zinea plazan eskaini ziren. Irailaren 12an, berriz, Arima Soul taldearen kontzertua izan zen eta ondoren, DJ Makalaren saioa. Afaldu bitartean, kon­tzertuaz gozatzeko aukera izan zen Goxoa food truckari esker. Oso giro polita sortu zen.
Antolatzaileak gustora geratu ziren lortutako emai­tzarekin eta berriz errepika­tzeko gogoz. Iraileko poxak ere izango duela jarraipena azaldu dute.

BIXI TALDEA: Berriz bueltan

Irailaren 19an herriko umeentzako jolasak antolatu zituen Bixi euskara eta aisia taldeak.  «Oporretatik bueltan gaude eta Bixitik garrantzitsua ikusten dugu haurrak euskaraz harremantzeko dinamika sustatzea. Horretarako, alde batetik, dinamikekin hasteko asmoa dugu, eta bestetik, gurasoei laguntza eskatu nahi dizuegu euskara era positiboan sustatzeko!», adierazi zuten orduan. Euren asmoa da hilabetean behin, gutxi gorabehera, ekintzaren bat edo beste antolatzea.

Gau giro ederrak protagonista

Euri aitzakiarik ez da izan behintzat aurtengo San Pedroekin gozatzeko. Majo portatu zaigu! Egunez bero egin du, baina iluntze eta gau giro ederrak izan ditugu. Ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 2ra bitarte, ekintza desberdinak egon dira eta oso giro onean joan dira. Azpimarratzekoa da San Pedro eguneko parranda. Bide Batez taldearekin, gogotik gozatu zuten herriko gazteek!

Beharrak jasota geratu dira

Kaxkoa hobetzeko beharrak eta ideiak biltzeko bi ibilalditxo egin ziren maiatza eta ekainean. Bertan elkartutako herritarrek proposamenak adierazi zizkieten Hiritik At-eko kideei. Horrez gain, herriko eragileen eta Eskolako ikasleen proposamenak ere jaso dituzte. Orain, jasotakoak diagnostiko txosten batean bilduko dituzte eta irailean talde motorrarekin hurrengo fasea zehaztuko dute. Berri gehiago izatean, zabalduko diete herritarrei.

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom