Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Viewing posts for the category Azaleko Nabarmendua

BIXI TALDEA: Berriz bueltan

Irailaren 19an herriko umeentzako jolasak antolatu zituen Bixi euskara eta aisia taldeak.  «Oporretatik bueltan gaude eta Bixitik garrantzitsua ikusten dugu haurrak euskaraz harremantzeko dinamika sustatzea. Horretarako, alde batetik, dinamikekin hasteko asmoa dugu, eta bestetik, gurasoei laguntza eskatu nahi dizuegu euskara era positiboan sustatzeko!», adierazi zuten orduan. Euren asmoa da hilabetean behin, gutxi gorabehera, ekintzaren bat edo beste antolatzea.

Gau giro ederrak protagonista

Euri aitzakiarik ez da izan behintzat aurtengo San Pedroekin gozatzeko. Majo portatu zaigu! Egunez bero egin du, baina iluntze eta gau giro ederrak izan ditugu. Ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 2ra bitarte, ekintza desberdinak egon dira eta oso giro onean joan dira. Azpimarratzekoa da San Pedro eguneko parranda. Bide Batez taldearekin, gogotik gozatu zuten herriko gazteek!

Beharrak jasota geratu dira

Kaxkoa hobetzeko beharrak eta ideiak biltzeko bi ibilalditxo egin ziren maiatza eta ekainean. Bertan elkartutako herritarrek proposamenak adierazi zizkieten Hiritik At-eko kideei. Horrez gain, herriko eragileen eta Eskolako ikasleen proposamenak ere jaso dituzte. Orain, jasotakoak diagnostiko txosten batean bilduko dituzte eta irailean talde motorrarekin hurrengo fasea zehaztuko dute. Berri gehiago izatean, zabalduko diete herritarrei.

Herritarrei eskerrak

Azken urteetan egin bezala, herritarrei eskerrak emateko afari-merienda txiki bat eskaini zuen Herri Kontsei­luak uztailaren 10ean. Festak aurrera eramateko herritarrek emandako lagun­tza sekulakoa izan da beste behin ere. Juntadizora 40 lagun inguru elkartu baziren ere, festetan lanean eta lagun­tzen aritutakoak ehundik gora izan direla jakinarazi du Herri Kon­tseiluak. Eskerrik asko denoi!

Maiatza eta ekainean ere ez dira geldirik egon Jubilatuak

Udako deskantsuaren aurretik, hainbat ekintza egin zituzten Jubilatuek maiatza eta ekainean zehar. Honakoak egin dituzte, besteak beste: eskursioa egin zuten Chillida lantegira eta Mirandaola burdinolara, oinarrizko emozioei buruzko hitzaldia antolatu zuten eta San Isidro egunean Mikel Laboaren inguruko saio musikatua eskaini zuten “Non dago Mikel Laboa?”.
Irailetik aurrera berriz izango dira martxan ohiko dinamikarekin. Ikastaro eta ekintza mordoa antolatuko dituzte ikasturte berriarekin.

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom