Blog!
Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua
Irakaspen ederrak eman zituen ‘Nimonak’
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 6 hilabete atzera

Irailaren 9an zinea plazan eskaini zen ume eta gaztetxoei begira. “Nimona” pelikula izan zen ikusgai eta gustoko pelikula izan zen bertaratutako ume zein helduentzako. Irakaspen onak ere eman zituen pelikulan zehar azaltzen ziren gaiekin: besteen onarpenaren beharra, desberdinari/ezezagunari zaion beldurra, estereotipoak hautsi beharra, genero berdinekoen arteko maitasuna... Akzioa eta umorea ere nagusi.
Herri Kontseilua berritzen
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 9 hilabete atzera
Maiatzaren 7an Herri Batzarra egin zen batez ere Herri Kontseiluaren berritzeari buruz hitz egiteko. Lau urteren ostean, maiatzeko Udal hauteskundeekin tokatzen zen aldaketa eta Herri Kontseilua nola berritu aztertzen aritu ziren. TETak baldintzatuta, aurreko urteetan bezala hauteskundeak egitea ez zela egoki ikusten adierazi zuten (lan handia dakarrelako eta TETarekin egin beharko delako epe motzean) eta zuzenean herritar batzuekin harremanetan jartzea erabaki zutela. Lau urte hauen balorazioa ere egin zuten eta taldearen egoera ez dela onena izan adierazi zuten: «Lan asko, kide gutxiago eta ezin behar bezala iritsi». Hori horrela, berrantolaketa baten beharra ere planteatu zuten. Herritarrei dei egin zieten Herri Kontseiluan bete-betean sartzeko moduan ez baziren ere, gutxienez zeregin edo arlo jakin batzuetan laguntzeko.
Herri Kontseilua berritzeko honakoak azaldu dira prest modu batean edo bestean: Aitor Beraza, Fer Diez, Aitor Etxeberria, Jon Lizarazu, Imanol Illarramendi, Ainhoa Esteban eta Maddi Cenzano. Eneko Dorrosorok aurreko taldetik jarraituko du. Arlo edo proiektu jakinetan laguntzeko prest ere azaldu dira pare bat herritar gehiago. Zentzu horretan, argi adierazi dute ateak irekita dituela laguntza eman nahi duenak.
Ikusmina eta aldarrikapena
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 9 hilabete atzera

Uztailaren 3an Tourra pasa zen Igeldotik eta herritarren artean ikusmin handia sortu zuen. Errepide nagusiaren inguruan leku desberdinetan elkartu ziren haur eta helduak. Horietako puntu bat izan zen IKO ingurua. Bertako mahaian bazkaldu zutenak ere izan ziren lasterketa noiz pasako zain. Giro ederrean ibili ziren banatzen zituzten opariak jasotzen eta txirrindulariak animatzen.
Igeldok ere badu bere historia biltzen duen liburua
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 9 hilabete atzera

Azkenean, hainbat urtetako lanaren ostean, argitaratu da Igeldoko historia eta istorioak biltzen dituen argazki liburua. Jabier Iraola Gabilondok egina da, hainbat herritarren laguntzarekin, eta ekainaren 25ean egin zuten aurkezpena Igeldon. Oso ekitaldi polita izan zen, sorpresaz betea, eta liburuan bildu dutena pixkat bat ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutako herritarrek.
Ondoren, erreserba egina zutenek liburua erosteko aukera izan zuten erdi prezioan.
IGELDO-ETXEA
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 9 hilabete atzera
Gu Uralde-Etxea izan ginen. Gaintxurizketan dagoen harrizko etxe txiki bat. Txikia tamainaz, handia bizipenez. Ur-alde behean zegoen. Hirutan urak hartu gintuen euriteen ondorioz. Hori hemen ez da gertatuko. Goran gaude eta. Oso goran. Behetik gora mugitu gara. Hemen euriak lurra Uralden baino lehenago ikutuko du, eta behera eroriko da. Goitik behera euria, eta gu berriz, behetik gora. Issac Newtonek izena jarri zion behera tiratzen dizun indar horri, grabetateari. Hau da, berak azaldu zuen, behetik gora igotzeko berez baino indar gehiago egin behar dela. Horrela izan zen guretzat ere, behetik gora, handik hona… ez zen erraza izan. Baino hemen gaude eta oso gustora gainera. Igeldo herrian. Herri bat, pertsonek sortzen dutelako. Herri bat izateko, pertsonen nahia bakarrik behar delako. Beste ezer ez.
Herritarrak ere gonbidatu ditugu gure etxera, Igeldo-Etxera. Gure ateak beti egongo dira irekiak, beti. Eta herriaren zati izatearen ideia dugu buruan. Burutik, eskura pasatzea da orain kontua. Ideietatik, akzioetara. Horretarako da baita ere idatzi hau. Izateko. Herria bezala, izateko nahia bakarrik da beharrezkoa. Zuen parte izateko, gogoa bakarrik behar da, gogoa eta akzioak. Zu, irakurle, herriaren zati zara, gu ere orduan, beraz herrikideak gara, beraz elkar ezagutzen ez badugu ere, zerbaitek lotzen gaitu. Zerbait baino gehiago esango nuke. Biak gaude goran eta biok jasaten dugu ipar haizearen kolpea neguan, hego haizearen kolpea udaran, euriaren eta behe lainoaren ikutu xarmanta.
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)