Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

Miel Ero, Maritxu Saroi eta Don Martzelino Txisturen istorio beldurgarriak...

Agerian da, Gau Beltza indarra hartzen ari dela inguruko bazterretan. Aurten, Igeldon inoiz baino haur, gazte, guraso, heldu... gehiago elkartu ginen plazaren inguruetan. Programa oparoaz gozatzeko aukera izan genuen, urteko arratsalde eta iluntze beldurgarrienean. Hala esan eta hala izan zelakoan gaude, ilunabarreko 20:00ak inguruan garrasi galantak entzun baitziren herri inguruko txokoetan.
Arratsaldeko 16.30tarako hasi ziren plaza apainketa eta aurpegi margoketak. Ondoren, eskolako aretoan ipuin kontalariaren ahotik entzun ahal izan ziren istorio misteriotsuak.
Ondoren, hildakoen kalejirak beldurrarazi zituen inguruak. Denak mozorrotuta eta kandelak eskuan egin genuen plaza inguruan bira, aurrean musikatutako autoa genuela.
Gero etorri ziren beldurkeria handienak…..txikienek altxorraren bila zirraragarria izan zuten eta handienek… TXAN, TXAN TXAN… Miel Ero, Maritxu Saroi eta Don Martzelino Txisturen Istorio beldurgarri antzeztuez gozatu zuten. Bueno… gozatu edo… JA, JA JA!!! Istorioak plazan izan zuen hasiera. Ondoren, basora, zelaira, herriko karrika estuetara zabaldu zen. Susto eta garrasi izugarriak izan ziren. Bada haurrik gauean amets gaiztoak izan zituenik… ez da ez harritzekoa!!!
Azkenik, gaua borobiltzeko, hanburgesa ederrak DENONTZAT!!

Giro polita, beste behin

Urriaren 20, 21 eta 22an Udazken Festa ospatu zen eta beste behin ere giro polita izan zen nagusi. Hodei Magoaren ikuskizunarekin gozatuz hasi zen ospakizuna. Txundituta geratu ziren gerturatutakoak emanaldiarekin. Larunbatean gaztainak hartu zuen protagonismoa. Lehenik, 35 bat ume eta helduk ibilalditxoa egin eta gaztainak bildu zituzten. Ondoren, gaztain erreak jateko aukera izan zen plazan. Igandea izan zen egun nagusia. Azoka egon zen goizean, 23 posturekin. Denetik erosteko aukera izan zen! Tartean, Oliba Jaitsiera egin zen eta Ekain Martikorenaren oliba izan zen azkarrena; Jon Urangarena, berriz, mantsoena. Jubilatuak omentzeko bazkariak ez zuen hutsik egin eta 156 heldu eta 9 ume elkartu ziren mahaiaren bueltan. Eguna eta festa borobiltzeko, talo mundialak jateko aukera izan zen!

Udaran hainbat sari lortuta, pozik daude Ondazarten

Ondazarte baserrikoek uda oparoa izan dute. Uztailaren hasieran Araitz Otamendi behien prestatzaile eskola batera joan zen Asturiasko Colunga herrira. Bertan aste betez ikasten aritu ostean, azken eguneko lehiaketan, bere kategorian bigarren postuan geratu zen. Abuztuan berriro joan ziren Asturias aldera, LLanera herriko frisoi arrazako txapelketan parte hartzera etxeko bi behi hartuta. Matti izeneko behiak hirugarren postua lortu zuen bere adineko atalean. Harribeltz behia izan zen poz handienak ekarri zizkiena, izan ere, lehen umezko behi honek bere atalean lehen postua eta erraperik onenaren saria lortzeaz gain, behi gazteen finaleko txapeldun geratu zen.

Longa baserriak bosna sari lortu ditu Azkoitian eta Salamancan

Blonda arrazako kategoriko behiak dauzkate Longa baserrian. Halaxe erakutsi dute Azkoitian eta Sala­man­can jokatu diren txapelketetan.
Abuztuaren 17an Gipuzkoako Txapelketa izan zen Azkoitian eta 5 sari eskuratu zituzten: 3 sari lehenengo postukoak eta 2 hirugarren postukoak. 11 bururekin hartu zuten parte (9 konkursora eta 2 txekor amarekin).
Irailaren 1etik 5era, berriz, Salamancako Feria izan zen eta bertan beste 5 sari lortu zituzten: lehenenpo postuko 1, bigarren postuko 2 eta hirugarren postuko beste 2. Kasu honetan 16 bururekin hartu zuten parte (13 konkursorako eta 3 txekor amarekin).

«Egoera hobetzeko tresna baliagarria izango da»

Adostu da Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko proposamena. Txostena prest dago eta adostutakoa aurkeztu zuten Herri Batzarrean urriaren 1ean. Igeldok izango dituen eskumen, aurrekontu, langile eta gainerakoaz aritu ziren.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom