«Egoera hobetzeko tresna baliagarria izango da»
Nork argitaratua: Igeldo Herria urte 1, 4 hilabete atzera
Adostu da Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko proposamena. Txostena prest dago eta adostutakoa aurkeztu zuten Herri Batzarrean urriaren 1ean. Igeldok izango dituen eskumen, aurrekontu, langile eta gainerakoaz aritu ziren.
«Adostu duguna onartzen bada, oso tresna baliagarria izango dela ikusten dugu; egoera hobetzeko oso eraginkorra izango dena», halaxe bukatu zuten TET Batzordeko kideek Igeldoko Tokiko Entitate Txikiaren inguruan emandako azalpena. Urriaren 1ean egin zen Herri Batzarra adostutako proposamena aurkeztu eta herritarren iritzia biltzeko. Igeldok izango dituen eskumen, aurrekontu, langile eta gainerakoaz aritu ziren. Aktibatu eta inplikatzeko garaia iritsi dela ere azpimarratu zuten, oso epe motzean Igeldo Tokiko Entitate Txikia izango delako. «Lan egin beharko da, baina baliabideak izango ditugu eta gauza asko lortzeko aukera izango dugu». 65 herritar gerturatu ziren batzarrera eta azalpenak entzunda, euren oniritzia adierazi zuten.
Eskumenak bi fasetan
TET Batzordeko kideek gogorarazi zuten urtarrilean, Udalak Siadecoren ibilbidea bukatutzat eman eta proposamen berri bat aurkeztu ziela: eskumenak bi fasetan eskuratzea. Alde batetik, A blokeko eskumenak egongo lirateke (TET sortu eta berehala gure eskutan), eta bestetik, B blokeko eskumenak (TET sortuta, azterketak egin ondoren, transferitzeko aukera).
Udalak horrela planteatu zien zailtasunak ikusten zituelako eskumen batzuekin. Zehaztapenak luze joko zuela eta komeni zela TET lehenbailehen sortzea adierazi zien.
Batzordeko kideek ez zuten gaizki ikusi pixkanaka martxan hastea, baina B blokean geratzen ziren eskumenekin kezka adierazi zuten. Behin eta berriz herritik eskatu diren eskumenak izanik (hirigintza, etxebizitza...) saiatu dira, nahiz eta geroko utzi, konpromiso bat “lotzen”. Hori horrela, eskumen horiek osotasunean aztertuko dira eta baldintza batzuk bakarrik izango dira muga.
ESKUMENAK
A blokea (TET sortu eta berehala gure esku):
Bide publikoak
Parkeak eta lorategiak
Kale garbiketa
Argiteria publikoa
Hezkuntza arloa
Eraikin publikoak
Adinekoen sustapena
Kultur jarduerak eta jaiak
Euskara sustatzea
Kirol jarduerak eta ekipamenduak
Parte-hartzea, berdintasuna, gazteria, aisia eta hezkuntza ez arautua
Administrazio orokorra
B blokea (azterketak egin ondoren transferitzeko aukera):
Hirigintza
Etxebizitza
Ingurumen zerbitzuak
Turismoa eta garapen ekonomikoa
Hondakinak bildu eta tratatzeko kudeaketa
Ur hornidura eta saneamendua
Hilerri zerbitzua
Lau langile
Igeldoko TETak izango dituen langileen berri ere eman zuten. Hasiera batean, lau langile izango dira: Administrazio Orokorreko Teknikaria (%100) -honek egin ditzake idazkaritza eta kontuhartzailetza funtzioak Donostiako idazkariak hala erabakitzen badu-; Hirigintza eta mantenimendu teknikaria (%100); Garapen eta zaintza soziokomunitarioko teknikaria (%50); eta administraria (%70). Gerora, egokiagoa ikusten bada, aldaketak egon daitezke, baita zerbitzuak kontratatzetik tira beharrean, brigadako langileak jartzea ere.
Aurrekontua: 1.255.060€
Lehenengo fase honetan izango ditugun eskumenak kontuan hartuta, TETari dagokion aurrekontua 1.255.060 eurokoa izango da gutxi gorabehera. Hori izango da Donostiako Udaleko aurrekontutik TETera bideratuko dena. Kalkulu hori egiteko, formula bat zehaztu da eta urtero horren arabera egingo da kalkulua. Etorkizunean, eskumenen bat gehituko balitz, dagokion aurrekontua ere bai.
Aurrekontu honetatik aparte, hasierako inbertsio batzuk ere egingo ditu Donostiako Udalak Igeldon. Horiek izango dira: Eskola Zaharra konpontzea; plazako komunak eta aldagelak egokitzea; frontoian ura ez sartzeko lanak egitea; eta Eskola Zaharra egin bitartean, TETeko bulegoak jartzeko lokal bat egokitzeko diru laguntza (40.000€).
FORMULA INBERTSIOETARAKO
IIA = IA x Bizt. % x LZE
Horrek esan nahi du Udalak inbertsioetarako daukan aurrekontuaren %1 izango duela TETak bere inbertsioetarako. Udalaren inbertsioetarako aurrekontua normalean 30 eta 35 milioi euro artekoa da; beraz, Igeldoren inbertsio aurrekontua 300.000 eta 350.000 eurokoa izango litzateke.
Formula hori ez da aplikatuko Udalak ez-ohiko inbertsioak egiten dituenean eta zorpetzea eskatzen duten inbertsioak egiten dituenean.
HASIERAKO INBERTSIOAK
Donostiako Udalak hartuko ditu bere gain:
- Eskola Zaharra egokitzeko obrak (2024-2025-2026).
- Igeldoko plazako komunak eta aldagelak egokitu (2024)
- Frontoiaren alde bat estali urik sar ez dadin (2023-2024)
- Eskola Zaharra egin bitartean, TETeko bulegoa beste nonbait jarri beharko da eta lokal hori egokitzeko 40.000 euro emango du Udalak (2023).
Hurrengo pausoak
Orri Informatibo hau idazterakoan, Donostiako Gobermu Batzordetik pasatzeko asmoa zegoen txostena (urriak 10). Bertan onarpena jasota, erakusketa publikoan jarri eta alegazioak egiteko epea zabaltzea aurreikusten zen (hilabeteko epea). Erakusketa publikoan dagoen bitartean, Igeldon aurkezpen eta partehartze saio bat egiteko asmoa du Udalak. Ondoren, erakusketa publikoaren epea bukatzean, txosten definitiboa prestatuko da eta Plenotik pasako da. Plenoak onarpena ematean, Igeldon galdeketa egingo da eta ondoren Foru Aldundiak erabakia hartuko du.
Galdeketari lotuta, emaitza loteslea ez izan arren, parte hartzeko deia egin zuten batzarrean. Ahalik eta babes handiena lortzea garrantzitsua dela adierazi zuten.
Eratu eta gero zer?
Foru Aldundiak Igeldoko TET eratzea erabakitzen badu, berehala martxan jarriko litzateke. Berez, TETaren ordezkaritza Udal Hauteskundeetan aukeratzen da, baina 2027ra arte hauteskunderik izango ez denez, bitarte honetan Gestora bat osatuko litzateke. Gestora hori 5 kidek osatuko lukete eta Foru Aldundiak izendatuko luke azken Udal Hauteskundeetan izandako emaitzen arabera. Hau da, Donostiako Udalerako aurkeztu diren alderdiek Igeldon lortu dituzten emaitzen arabera (4 EH Bildu eta 1 EAJ-PNV). Dena dela, herrian osatutako taldea izendatzeko eskaera egingo da (Ereñotzun eta Itziarren hala egin izan dute).
Funtzionamenduari dagokionez, Batzorde mixtoa jarriko da martxan berehala (udal ordezkariek eta TET ordezkariek osatuta). Bertan eskumenak/arloak/gaiak aztertu, eztabaidatu eta erabakiak adostuko dituzte. Negoziatzen jarraituko da.
Bestalde, 2027ko Udal Hauteskundeetan, TETeko ordezkariak aukeratuko dira. Alkatea zuzenean aukeratuko dute igeldotarrek eta gainerako 4 batzordekideak udal hauteskundeetako emaitzen arabera izendatuko dira. Dena dela, kasu honetan ere, herritik aurkezten den taldea onartzeko eskaera egingo da.
Esandakoak esanda, datorrenari ilusioz heldu eta inplikatzeko garaia iritsi zaigu. Denon artean eraiki beharko dugu sortuko den Entitate Txikia.
Azken postak
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
-
HERRI PLANA - PARTE HARTZE PROZESUA: Nolako Igeldo nahi eta behar dugu?
- ‘Eman eta jaso’ izeneko ekimen berria sortu da
Artxibategia
2025
- martxoa (18)
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (391)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (365)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria