Blog!
Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua
14 ikastaro eta ehundik gora ikasle
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 7 hilabete atzera
Ikasturte honetan 14 ikastaro antolatu dira eta horietatik bat berria da: euskara ikastaroa (oinarrizko maila). Denera, 109 ikaslek eman dute izena, haur eta helduak kontuan hartuta. Hiru ikastaro, berriz, ez dira aurrera atera: xakea, korrika eta marrazketa.
Aurtengo ikastaroak hauek dira: ingelesa, pianoa, trikitixa, joskintza, gitarra, euskal dantza, yoga, break dance, musika tailerra, panderoa, frantsesa, balleta eta euskara mintzapraktika.
Bi irakasle berri ere badira aurten: Marta ariko da ingelesa ematen Steven ordez, eta Mikelek emango die euskal dantza handiei Aioraren partez.
Gogotsu ekin diote Eskolan ikasturte berriari
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 7 hilabete atzera

Ikasturte berriari hasiera eman diote Igeldoko eskolan. Irailaren 7an hasi ziren ikasleak eta ordutik topera dabiltza! Irailaren 15ean taldeen aurkezpena egin zuten aretoan, eta eskola koloretsua izango dutela argi utzi zuten: Elefanteak, Ortzadarra, Izarrak, Loroak, Detektibeak eta Emoji lagunak izango dira.
Ikasturte honetan, 2 urteko 5 ikasle hasi dira eskolan. Bestalde, bi irakasle berri ere badaude: Juanma eta Joxerra. Hiruhileko honetan, “Nor bizi da hemen?” Natur Zientziak landuko dituzte, izaki bizidun eta izaki bizigabeak.
Ikasturte honetan ere asko ikasi, eta batez ere, ongi pasako dutela ziur daude!
‘Igeldoko historia eta istorioak’ liburuaren aurkezpena Orion
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 7 hilabete atzera
Jabier Iraolak, Alex Aisak eta Iñaki Iturain oriotarrak Igeldori buruzko liburua aurkeztu zuten urriaren 4an Orioko Salatxo aretoan. Ordubete eta laurdeneko hitzaldian liburuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Orio eta oriotarrekin zerikusia zuten gaiak eta gertaerak nabarmendu zituzten.
Irakaspen ederrak eman zituen ‘Nimonak’
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 7 hilabete atzera

Irailaren 9an zinea plazan eskaini zen ume eta gaztetxoei begira. “Nimona” pelikula izan zen ikusgai eta gustoko pelikula izan zen bertaratutako ume zein helduentzako. Irakaspen onak ere eman zituen pelikulan zehar azaltzen ziren gaiekin: besteen onarpenaren beharra, desberdinari/ezezagunari zaion beldurra, estereotipoak hautsi beharra, genero berdinekoen arteko maitasuna... Akzioa eta umorea ere nagusi.
Herri Kontseilua berritzen
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 10 hilabete atzera
Maiatzaren 7an Herri Batzarra egin zen batez ere Herri Kontseiluaren berritzeari buruz hitz egiteko. Lau urteren ostean, maiatzeko Udal hauteskundeekin tokatzen zen aldaketa eta Herri Kontseilua nola berritu aztertzen aritu ziren. TETak baldintzatuta, aurreko urteetan bezala hauteskundeak egitea ez zela egoki ikusten adierazi zuten (lan handia dakarrelako eta TETarekin egin beharko delako epe motzean) eta zuzenean herritar batzuekin harremanetan jartzea erabaki zutela. Lau urte hauen balorazioa ere egin zuten eta taldearen egoera ez dela onena izan adierazi zuten: «Lan asko, kide gutxiago eta ezin behar bezala iritsi». Hori horrela, berrantolaketa baten beharra ere planteatu zuten. Herritarrei dei egin zieten Herri Kontseiluan bete-betean sartzeko moduan ez baziren ere, gutxienez zeregin edo arlo jakin batzuetan laguntzeko.
Herri Kontseilua berritzeko honakoak azaldu dira prest modu batean edo bestean: Aitor Beraza, Fer Diez, Aitor Etxeberria, Jon Lizarazu, Imanol Illarramendi, Ainhoa Esteban eta Maddi Cenzano. Eneko Dorrosorok aurreko taldetik jarraituko du. Arlo edo proiektu jakinetan laguntzeko prest ere azaldu dira pare bat herritar gehiago. Zentzu horretan, argi adierazi dute ateak irekita dituela laguntza eman nahi duenak.
Azken postak
- SAN PEDRO JAIAK 2025
- Paseatu eta proposamenak egin!
- Eskolako jaialdia, umeen eguna... Gurasoen eskutik
- Gutxi geratzen da festetarako
-
120 urteko igeldoarra: Behatokia
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (405)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (384)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)