‘Igeldoko historia eta istorioak’ liburuaren aurkezpena Orion | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

‘Igeldoko historia eta istorioak’ liburuaren aurkezpena Orion

(0 comments)

Jabier Iraolak, Alex Aisak eta Iñaki Iturain oriotarrak Igeldori buruzko liburua aurkeztu zuten urriaren 4an Orioko Salatxo aretoan. Ordubete eta laurdeneko hitzaldian liburuaren nondik norakoak azal­tzeaz gain, Orio eta oriotarrekin zerikusia zuten gaiak eta gertaerak nabarmendu zituzten.

Une hunkigarria
Hitzaldira etorritako entzuleek gogotik eskertu zuten Iraolak eta bere lantaldeak egindako lana. Unerik hunkigarriena Amaia Iribarren eskutik bizi izandu zen, hitzaldira etortzerik ezin izan zuen Ana Lertxundiren mezua jendaurrean irakurri baitzuen. «Hitz hauek liburuaren egileei eta bertaratutako guztiei helarazi nahi dizkizuet, nik gaur ezin dudalako bertan egon. Ana Lertxundi naiz eta hitz hauek helarazi nahiko nituzke Muniota Zahar baserrian jaiotako Jose Manuel Lertxundiren alaba naizen aldetik. Liburua irakurtzen ari naiz, poliki-poliki gozatuz eta aitaren garai bateko bizipenak birgogoratzen eta ni berarekin ikasten. Jakingo bazenute zein une goxoak diren biontzat… Guzti honengatik eskerrak eman nahi dizkizuet aitarekin bizi ditudan une polit hauek zuei esker baitira. Igeldo inguruan dauden makina bat baserrien aitortza da, eta tartean, gure aitarena, Muniota Zahar. Hitz hauek aitaren eta gure familiaren sorkuntza omentzeko dira eta horri esker liburu honetan ageri da. Nire aita bezalako gainontzeko baserritarrentzat txalo zaparrada eskatu nahi dut, isilean egindako lan guztia eta gure familia aurrera ateratzeko jarri den maitasuna aitortzeko. Horren fruitua naiz ni. Garrantzitsua da gure baserria argitalpen honetan islatzea, beste baserri guztiak bezala, noski. Txalo zaparrada eskatzen dut nire aitarentzat eta bere belaunaldikoen­tzat, haiei esker hemen gaude eta.
Eskerrik asko hitz hauek adierazten uzteagatik, ezin izan baitut ekitaldian egon. Mila esker eta zorionak egindako lanarengatik. Bejondeizuela!!».

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom