14 ikastaro eta ehundik gora ikasle | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

14 ikastaro eta ehundik gora ikasle

(0 comments)

Ikasturte honetan 14 ikastaro antolatu dira eta horietatik bat berria da: euskara ikastaroa (oinarrizko maila). Denera, 109 ikaslek eman dute izena, haur eta helduak kontuan hartuta. Hiru ikastaro, berriz, ez dira aurrera atera: xakea, korrika eta marrazketa.
Aurtengo ikastaroak hauek dira: ingelesa, pianoa, trikitixa, joskintza, gitarra, euskal dan­tza, yoga, break dance, musika tailerra, panderoa, frantsesa, balleta eta euskara mintzapraktika.
Bi irakasle berri ere badira aurten: Marta ariko da ingelesa ematen Steven ordez, eta Mikelek emango die euskal dan­tza handiei Aioraren partez.

Apuntatzeko aukera, lekua baldin badago
Ikasturtea martxan baldin badago ere, lekua dagoen ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik. Beraz, interesa izanez gero, harremanetan jartzeko adierazi dute antolatzaileek: 943313030 / 606311734 edo ­ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom