Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Viewing posts for the category Azaleko Nabarmendua

GABONAK: Igeldoko Udalak ere opariak ekarri zituen

Aurtengoak izan dira Igeldoko Entitatea martxan dagoenetik ospatu diren lehenengo Gabonak. Hori horrela izanik, ume eta gaztetxoei eskaintza zabaltzen saiatu zen Udala. Besteak beste, puzgarriak, bideojokuak eta scape room ekin-tzak antolatu ziren.
Bestalde, Gabonetako ohiko jarduerak ere eraman ziren aurrera Eskeko taldeari esker. Abenduaren 24an eta 31n etxez etxe eta baserriz baserri ibili ziren kantuan. Eta Gabon gauean ongi-etorri ederra egin zieten Olentzero eta Maridomingiri. Eurak ere Igeldora oso gustora etortzen direla azaldu zuten eta datorren urtean berriz bueltan izango dira beste hainbeste oparirekin!

Kaxkoa hobetzeko, proposamenak zehazten

Igeldoko Udalaren eskariz, Kaxkoa edo plaza ingurua hobetzeko parte hartze prozesu bat ari da eramaten aurrera Hiritik At Kooperatiba.
Herritarren iritziak eta proposamenak biltzeko hainbat saio egin ostean, diagnostikoa prestatu dute eta orain, ekintza zehatzak definitzen ari dira. Proposatutako hobekuntzen artean daude plaza irisgarri jartzea, oztopoak kentzea, espazio irekiagoak egitea, orain arte erabiltzen ez diren guneei erabilgarritasuna ematea, Lizardi txukuntzea eta osatzea, peatonalizazioa bultzatzea...

Hobekuntza txiki batzuk egin ditu Udalak

Obrak edo konponketak nahi baino motelago doazela azaldu du Igeldoko Udalak, baina zenbait hobekuntza txiki egin dituztela azken astean. Horien artean daude Itsas Aurre kanpoko konponketak: Din-din kanpoko zuloak konpondu dituzte, Itsas Aurre atariko arbustoa kendu eta pareta egin dute espazioa txukunduz, eta aterpeko itoteari konponbidea eman diote.

Neguko Pala Txapelketak ekin dio edizio berriari

Azken urteetan egin bezala, aurten ere Neguko Pala Txapelketa mar­txan da azaroaz geroztik. Hain zuzen, azaroaren 28an hasi zen 7. edizio hau. Ordutik, ostiral eta larunbatetan ari dira partiduak jokatzen. Hain zuzen, ostiraletan 18:30etatik aurrera, 3 partidu jokatzen dituzte eta larunbatetan 9:00etatik aurrera, beste 4 partidu.
Final zortzirenak, laurdenak eta final erdiak urtarrila bukaera eta otsailean zehar jokatuko dituzte eta finalak martxoa hasieran izango dira.

Agitin algak ekoizteko proiektuaren aurrean, mozioa

Bi fasetan banatuta dago proiektua eta bigarren fasean, «promotoreek talasoterapia eta agroterapia guneak eta 50 ibilgailurentzako aparkalekua aurrikusten dituzte, besteak beste», jakinarazi dute mozioan.

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom