Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Viewing posts for the category Azaleko Nabarmendua

Din-dinek batzarra egingo du

Urteko Batzar Orokorra egingo du Din-din elkarteak maia­tzaren 10ean, igandean. Lehenengo deialdia 10:30etan izango da eta bigarrena 11:00etan.
Beste gaien artean, Juntako kideen aldaketa egitea tokatuko zaie. Ohi bezala, bi urtez lanean aritu diren hiru kide aterako dira eta horien ordez, beste hiru kide berri sartuko dira. Iaz sartutako kideek bertan jarraituko dute. Ander Zubeldia, Iñaki Berzosa eta Beñat Perez aterako dira. Urko Artano, Aitor Oyarzabal eta Aitor Zarasketa mantenduko dira. Hiru kide berriak ez dituzte jakinarazi momentuz.

Monitorizazio sistema laster

IKE energia kooperatibak monitorizazio sistema jarriko du martxan laster, bere bazkideen artean, eta azalpenak eman dituzte.
Eguzki plaken monitorizazio sistema bat instalazio fotovoltaiko baten «begiak eta belarriak» dela adierazi dute. «Hau da, eguzki-panelek sor­tzen duten energia uneoro kontrola­tzeko eta aztertzeko balio duen tresna digitala da. Sistema hauek normalean software eta sentsore multzo batez osatuta daude, eta datuak denbora errealean jasotzen dituzte».

Jubilatuak orain, dantzan ere bai

Herriko jubilatuek ohiko dinamikarekin jarraitzen dute ekintza, irteera eta ikastaro desberdinak aurrera eramanez. Horrez gain, jakinarazi dute martxoaren 15ean urteko batzarra egin zutela eta junta berritu zutela. Aurreko lehendakariak, Joseba Lizarraldek kargua utzi zuen eta Pili Amunarriz izendatu zuten bere partez. Horrez gain, Anparo Enbil sartu da juntakide berri bezala. Gaine-rakoak: Kontxi Sorondo, Mari Jose Beaumont, Marijo Loinaz (diruzaina) eta Juantxo Dorronsoro (idazkaria).

Euskal dantza ikastaroa
Ikastaro berri bat ere jarri dute martxan: euskal dantza ikastaroa. Maddi Aguirrek ematen dizkie saioak ostegun eguerditan. Udarako deskantsuaren ondoren jarraitzeko asmoa dute dantzarekin.

Materia, indarra eta makinak ari dira lantzen Eskolan

Azken hiruhilekoari ekitearekin batera, proiektu berriekin hasi dira Esko­lan. Lehen Hezkuntzan materia, in­da­­rra eta makinak landuko dituzte. Hori horrela, LH 1. mailan, errezetak, elikagaiak eta antzinako makinak landuko dituzte. 2 eta 3. maila, berriz, esperimentuak egingo dituzte materia desberdinekin eta 4 eta 6. mailakoak zubiak eraikitzen hasi dira indar desberdinak aztertzeko. Azken hauek arkitekto baten jarrai­pena izango dutela azaldu dute Eskolatik, eraikitzen dituzten formek hobekuntza proposamenak izan ditzaten. Bestal­de, HHn, zen­tzu­me­­nak landuko dituzte ikerketa desberdinak eginaz.

Ederki goxatu eta gozatu zuten haurrek sukaldari paperean

24 haurrek hartu zuten parte mar­txoaren 28an IKOk antolatutako sukaldaritza tailerrean.
Iñigo Estanga gidari zutela, IKOn bertan erositako produktuekin barazki hanburgesak prestatu zituzten boniato pureaz lagunduta. IKOk azaldu duenez, gustura aritu ziren gure sukaldari gaztetxoak.
Ikasitakoa eskuragarri jarri dute: «Dastatzeko aukerarik izan ez bazenuten hemen doakizue errezeta».

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom