Ekintzaz beterik hasi dute udazkena Jubilatuek | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ekintzaz beterik hasi dute udazkena Jubilatuek

(0 iruzkin)

Ikasturte berria indarrean hasi dute herriko jubilatuek. Alde batetik, ikastaro edo tailerrak dauzkate. Denera, bost dira:
- Pilates. Urte osoa, astearte eta ostiraletan, 9:45etatik 10:45etara.
- Mantentze gimnasia. Urte osoa, astearte eta ostiraletan, 11etatik 12etara.
- Memoria lantzeko tailerra. Urte osoa, ostegunetan, 11etatik 12:30etara.
- Musikoterapia tailerra. Urte osoa, astelehenetan goizeko 9:30etatik 10:30etara.
- Gorputzaren zaintza eta masajea. Urriatik abendura (12sesio), asteartetan 18:00tatik 19:00etara.

Ibilaldiak, irteerak eta beste hainbat ekintza
Igeldo eta inguruak ezagutzeko ibilaldiak ere egiten dituzte. Hileko lehen asteazkenetan izaten da. Elkargunea, 9:30etan Herriko Plazan.
Bestetik, Kantujira eta entsaioak. Entsaioak ostegunetan Dindin elkartean. Kantujira emanaldiak, Santa Ageda bezperan, herriko jaietan, Udazkeneko Festan eta Euskararen Egunean izaten dira.
Horrez gain, eskurtsioak. Udaberrian eta udazkenean egiten dira. Urriak 16an, Baztan; Elizondo, Amaiur eta Doneztebera egingo da.
Bisita kulturalak ere egiten dituzte. San Telmo museora joango dira azaroaren 13an.
Urria bukatzeko, Erreanimazio kardiobaskularra tailerra egingo dute hilaren 30ean arratsaldeko 5etan.

Hitzaldiak Gómez psikologoaren eskutik
Josema Gómez psikologoak emandako 4 hitzaldi antolatu dituzte aurten. Dagoeneko bi eman dituzte eta bi hitzaldi horietan, bakardade nahigabea eta osasun mentala aztertu dituzte. Gelditzen diren beste bietan, estresa, depresioa eta gure buruaren zainketa ikusiko dira. Urriaren 23an eta azaroaren 20an, arratsaldeko 6etan izango dira.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom