Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Zer antolatuko zenuke festetan?

Ttonttorro Jai Batzordeko kideak San Pedro festak prestatzen hasiak dira. Iaz zenbait ekintza berri antolatu ziren eta arrakasta izan zuten. Hori horrela, herritarrei aukera zabaltzea pentsatu dute festei begira ideia eta ekintza berriak proposatzeko eta antolatzeko. Norbaitek ekintzaren bat gustora antolatuko balu, animatu dadila!

Bingo eta guzti aurtengo Emakume Afarian

Emakumeen Egunaren bueltan, Emakume Afaria egin zen larunbatean Igeldon (martxoak 10). Ohi bezala, Igeldoko emakume baserritarrek antolatu zuten afaria. Aurtengoan, herriko 55 emakume elkartu ziren eta betiko moduan, giro ederrean ibili ziren. Igeldoko Iturrieta Berri jatetxean (kanpinean) izan zen afaria eta tripa ederki bete ostean, oparien banaketari ekin zioten. Eta oraingoan, ohiko zozketa bidez izan beharrean, bingoan jokatuz aukeratu zituzten saridunak. Alde batetik, linea aurrena kantatu zuenak urdaiazpikoa eta sorpresa txiki bat eraman zituen; Amaia Errazkinek, hain zuzen. Eta bestetik, bingoa kantatu zuenak saski mundiala eta sorpresa txiki bat irabazi zituen. Kasu honetan, Larraitz Zubeldia izan zen sariduna. Beretzat izan ziren Igeldoko baserrietako barazkiak, arrautzak, behi esnea eta ardi esnea, gazta, txerrikia, masaje saioa, lore bat… Gustora hartu zen bingoarena eta saltsa polita sortu zuen!

Pilotegi bideko zatia asfaltatuko dute asteazkenean

Pilotegi bideko obrak bukatzeko, Aristondo eta Aristegieta arteko zatia asfaltatzea falta da. Obrako arduradunek jakinarazi dutenez, asteazkenean hasiko dira asfaltatzen eta bidea itxita egongo da. Pare bat eguneko kontua izango dela azaldu dute. Tarte horretan, Aristondotik gorakoek kaxkotik barrena ibili beharko dute eta Aristegietatik beherakoek, Igaratik. 

25 bat emakume elkartu ziren plazan, planto eginez

Zehazki Igeldoko zenbat emakumek egin zuten planto atzo ez dugu jakiterik, baina plazan kuadrila polita elkartu zela bai. Greba Feministaren deialdiari erantzunez, adin ezberdinetako 25 bat emakume elkartu ziren goizeko 11:30etatik aurrera. Besoko moreak banatu, kartelak jarri eta pankartak egin zituzten, hasteko. Aita Orkolagaren bustoa ere apaindu zuten!

Tximistarri bidea irekita

Tximistarri bideko lanak bukatu dituzte eta errepide nagusitik bertara joateko sarbidea ireki dute. Bidegurutzeko petrila, horma eta bidearen zati bat konpondu dituzte.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom