Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Pilotegiko goiko zati osoa asfaltatuko dute

Herri Kontseiluaren eta herritarren eskaria kontuan hartuz (idatzi eta bilera desberdinen ostean), Pilotegi bideko goiko zatia asfaltatu egingo dutela jakinarazi du Donostiako Udaleko Mantenimendu saileko teknikariak. Prestatu duten proiektuan honakoa bildu dute: goitik hasi eta Ganbo Berriraino bidea asfaltatzea. Horrez gain, pare bat zabalgune egitea (kotxeak gurutzatzeko) eta hasierako zatian segurtasunerako barrera bat jartzea “quitamiedos” modukoa.
Aurrekontuari dagokionez, 77.000 eurokoa da. Diputazioak 37.000 euroko diru laguntza emango du eta Donostiako Udalak 40.000 euro jarriko ditu. Eskatu zezaketen gehiena eskatu dutela azaldu du teknikariak.
Proiektua oraindik ofizialki onartu gabe dago eta ez dute zehaztu noiz onartuko duten. Beraz, emandako hitza beteko duten jakiteko, itxaron egin beharko da proiektua eskuartean izan arte. Esandakoaren arabera, lanak aurten hasiko lirateke.

Ieltxoko ikastaroak probatzeko aukera

Gustatuko ote zait ikastaroa? Zer egiten ote dute? Halako zalantzak sortzen dira batzutan ikastaroetan apuntatu aurretik eta hori horrela, herritarrei ikastaroa ezagutzeko edo probatzeko aukera eman nahi zaie, datorren ikasturtean apuntatu edo ez erabakitzeko. Interesa dutenek izena eman behar dute maiatzaren 14tik 18ra bitarte.

Argazki lehiaketako epea astelehenean bukatuko da

Ttonttorro Jai Batzordearen Argazki Lehiaketa bukatzear da. Astelehenean (maiatzak 7) bukatuko da epea lanak aurkezteko. Hain zuzen, aurkezten diren lanen artean, San Pedro jaietako programako portada aukeratuko da. 

Jolas, abentura eta irribarre ugari elkarbanatu dituzte Zerainen

Azkenean, hainbeste itxarondako Kixmiko irteera egin zuten apirilaren 20ko asteburuan. 40 bat lagun inguruk Zeraingo aterpetxean igaro zuten asteburua. Bertan, herria ezagutzeaz gain, jolas, abentura eta irribarre ugari elkarbanatu zituztela azaldu dute. Eta honakoa gaineratu: «Honelako asteburuek indarra ematen digute aurrera jarraitzeko eta azken urteetako egoera erraza ez den arren, elkarrekin lor dezakegula ikusten dugu. Primeran pasa genuen, mila esker parte hartzeagatik eta laster arte!!».

Lezkarrik kontzertua emango du larunbatean, Antiguon

Lezkarri abesbatzak kontzertua emango du larunbatean. Antiguoko Jesusen Bihotzaren Esklaben elizan izango da. Nize M. Cresporen zuzendaritzapean ariko dira eta Eresmin abesbatza ere izango dute aldamenean, Jaime Tejadas zuzendariarekin. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da emanaldia eta igeldotar guztiei luzatzen diete gonbidapena.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom