Argazki lehiaketako epea astelehenean bukatuko da | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Argazki lehiaketako epea astelehenean bukatuko da

(0 comments)

Ttonttorro Jai Batzordearen Argazki Lehiaketa bukatzear da. Astelehenean (maiatzak 7) bukatuko da epea lanak aurkezteko. Hain zuzen, aurkezten diren lanen artean, San Pedro jaietako programako portada aukeratuko da. 

Baldintzei dagokienean, Igeldorekin zerikusia duen argazki, marrazki, montaje edo collagea izan daiteke. Argazkiaren tamainak, berriz,  14,85x21 cm izan behar ditu.

Aurkezteko, hiru bide

Lanak aurkezteko hiru bide jarri dituzte: 

1. Kultur etxeko buzoian utzi (sobre baten barruan eta izen-abizenak adieraziz).

2. Bulegoan entregatu (sobre baten barruan eta izen-abizenak adieraziz).

3. Postaz bidali: Itsas Aurre kultur etxea, Igeldoko plaza 4, 20008 (sobre baten barruan eta izen-abizenak adieraziz).

4. Emailez bidali: ttonttorro@gmail.com.

Bi sari

Irabazleak bi sari jasoko ditu aurtengo honetan. Alde batetik, San Pedro jaietako programako portada izango da bere lana eta bestetik, Untzi Museorako bi sarrera eskuratuko ditu.

Animatu eta parte hartzeko dei egin dute!

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom