Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

ONDITZ URRUZMENDI: «Nire helburua sprinera iristen diren karrerak lehiatu eta irabaztea da»

22 urteko txirrindulari igeldoarra da Onditz Urruzmendi. Afizionatutan, 23 urtez azpiko mailan dabil, Eibar Energia Hiria taldean. 2010 urtetik, infantil mailatik, txirrindularitzan dabil bere anaiak erosi zuen bizikleta bat tarteko (2011ko martxoko Orri Informatiboan elkarrizketa egin genion). Momentu honetan, karreterako denboraldian dabil eta denboraldia ezin hobeto hasi du, Zumaian jokatu zen aurreneko karrera irabaziz, hain zuzen.

Toka eta afaria, San Isidro ospatzeko

Aurten ere San Isidro Eguna ospatuko da Igeldon eta hori horrela, Toka Txapelketa eta afaria antolatu dituzte. Toka arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da eta afaria 21:00etan. Txapela tabernan izango da eta komeni da aurrez apuntatzea bertan.

Moda desfilea eta Umore Horiya, San Pedrotan

Jai Batzordetik azaldu dutenez, ekintza berriak izango dira aurtengo San Pedro jaietan. Horien artean, Moda desfilea eta Umore Horiya aipatu dituzte, baina sorpresa gehiago ere izango dira.

Barrikoteko txartelak erosteko, azken eguna

Udaberri Festa asteburu honetan ospatuko da eta larunbatean barrikotea egingo da zentollo eta guzti. Txartelak Txapelan daude salgai eta gaur da erosteko azken eguna.
Aurtengo Udaberri Festa berezia izango da. Azken urteetan, festa honetan ateratako dirua Kooperatibari laguntzeko erabili izan da eta aurten, helburu hori izateaz gain, Kooperatibaren proiektu berria izango da ardatz. Proiektua herrian eta herritik kanpora zabaltzeko aprobetxatu nahi da aurtengo Udaberri Festa eta horretarako, egitarau ederra prestatu dute. Azpimarratzekoa da, igandean egingo den Barazki, Lore, Landare eta Zuhaitz azoka. Kanpoko jende ugari gerturatzea espero da.
Asteartean, berriz, San Isidro eguna ospatzeko, Toka Txapelketa eta afaria izango dira. 

«Pitito ta potota, gonari ez zaio inporta!»

Apirilaren 10ean Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Igeldoko herri eskolara etorri ziren «Gona Gorria» kantaren bideoklipa bertan grabatzera. Bai ikasle, baita irakasle eta gurasoek ere, parte hartu zuten grabaketan. Bi baldintza bete behar ziren bideoklipan parte hartzeko, hori bai! Batetik, gona jantzita etortzea; eta bestetik, dantza egin eta ongi pasatzeko gogoa izatea.

Nolatan Igeldoko eskolara?
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da eta egun horren harira, Igeldoko eskolako ikasle eta irakasleek, guztiak gona jantzita, dantza bat egin zuten eskolako atarian. Eskolatik adierazi dute hori izan daitekeela besteak beste, Igeldoko eskolara etorri izanaren arrazoia: «Igeldoko eskolako hezkuntza proiektuaren barnean hezkidetzak garrantzi handia du eta, baliteke, hori, eskola txikia izatearekin batera, pailazoek gure eskola aukeratzearen arrazoia izatea». Azken finean, Pirritx eta Porrotxen kantak dion bezala, «pitito ta potota, gonari ez zaio inporta!!!»

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom