Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Parte hartze prozesua: bilera ostegunean, lehentasunak jartzeko

Herri Kontseiluak batzarra egingo du ostegunean (ekainak 14), parte hartze prozesuari lotuta. Prozesuaren barruan, Igeldoko bizilagun guztiei galdetegi bat betetzeko aukera eman zaie eta jasotako galdetegi horien emaitzekin ondorioen txostena osatu du Herri Kontseiluak. Orain, hurrengo pausoa da galdetegian ateratako ondorioetatik abiatuta, lehentasunak jartzea. Lehentasun horiek jartzeko, Herri Kontseiluarentzat oso garrantzitsua da bizilagunen hitza, eta horregatik, osteguneko batzarrean parte hartzeko deia luzatu dute. 

130 igeldoar inguru, giza katean

Gure Esku Dagoren deialdiari erantzunez, 130 igeldoar inguruk hartu zuten parte giza katean: haur, gazte eta heldu elkartu ziren erabakitzeko eskubidearen alde. Eta halaxe lortu zuten 175.000 bat euskal herritarrek Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzea, 201,9 kilometroko bidean.

Giza katera elkarrekin joateko deia

Igandean (ekainak 10), Gasteiz, Bilbo eta Donostia elkartuko dituen giza katea egingo da, Gure Esku Dagok deituta. Igeldok Ibaetan dauka bere lekua eta bertara elkarrekin joateko deialdia egin du Igeldoko Gure Esku Dagok. Goizeko 09:30etan plazan elkartu eta elkarrekin oinez joatea da asmoa (Pilotegi bidetik). Plazatik joango ez direnentzat goizeko 11:00etan Ibaetako autopista sarrerara gerturatzeko azaldu dute, «hortik aurrera kokatuko baikara. Eta ez ahaztu gure eskuko kamixetak janztea!!», gaineratu dute. 

Umore Horiyan parte hartu nahi?

Aurtengo festetan ekintza berriak izango dira eta horietako bat izango da Umore Horiya. Ekainaren 30ean izango da (larunbata), herri bazkariaren ostean. 17:30ak aldera, gutxi gorabehera. Dagoeneko saltsa sortzen ari da herrian eta hasi dira taldeak osatzen. Parte hartu nahi izanez gero, Txapelan dago zerrenda apuntatzeko. San Juan bezpera arte egongo da aukera.

Krosean izena emateko epea zabalik dago

Igeldoko Igoera ekainaren 17an izango da eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Internetez eman daiteke izena herrikrosa.eus helbidean (4 euro). Egunean bertan ere izango da aukera Ezeiza hotelean, ordubete lehenago (7 euro).

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom