Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Udaberri Festa, berezia

Aurtengo Udaberri Festa berezia izango da. Azken urteetan, festa honetan ateratako dirua Kooperatibari laguntzeko erabili izan da eta aurten, helburu hori izateaz gain, Kooperatibaren proiektu berria izango da ardatz. Proiektua herrian eta herritik kanpora zabaltzeko aprobetxatu nahi da aurtengo Udaberri Festa eta horretarako, egitarau ederra prestatu dute. Azpimarratzekoa da, igandean egingo den Barazki, Lore, Landare eta Zuhaitz azoka. Kanpoko jende ugari gerturatzea espero da.
Dena dela, ohiko esentziari ere eutsiko dio eta primerako barrikotea, zentollo eta guzti, eta San Isidro eguneko afaria ere izango dira Alkorta anai-arreba trikitilariek girotuta, besteak beste.

«Ez da epea bukatu eta 140 sinaduratik gora lortu ditugu»

Gure Esku Dagoko kideak sinadurak biltzen ari dira Igeldon galdeketa egin ahal izateko. Maiatzaren erdira arte ariko dira. Honako idatzia bidali dute deialdia eginez.

Emandako azken pausoak azaldu zituen Kooperatibak batzarrean

Kooperatibaren batzarra izan zen apirilaren 22an eta emandako azken pausoen berri eman zien bazkideei. 42 bazkide elkartu ziren.  Azaldutako pausoetako bat izan zen bideragarritasun plana egin dela eta kalkuluen arabera, denda irekita, bigarren urtearen bukaeran  irabaziak lortzen hasiko liratekeela. Plan horren arabera, egokiena seina orduz ariko diren bi langile kontratatzea ikusten dute eta kontsumoa dela gakoa. Beraz, hasierako urterako kontsumo-kuota bat ezartzea proposatu dute (hilean 30 eurokoa), proiektua martxan jartzeko beharrezkoa, baina lehenengo urtea pasata, kuotarik ez izatea da asmoa. Kuota hori egun daukaten finantziazioaren arabera kalkulatua da, baina denda irekitzerakoan hobeto zehaztuko dute. Izan ere, lortzen duten finantziazioaren baitan aldatu daiteke.
Bideragarritasun plana prestatuta, diru laguntza bat ere eskatu da Eusko Jaurlaritzan. Udara ingururako aterako da ebazpena.

Javi eta Alberto izan dira Lapako irabazleak

Apirileko hiru ostiraletan zehar, Lapa Txapelketa jokatu da eta Javi eta Alberto izan dira txapeldunak 607 punturekin. Azpitxapeldun izan dira Joxe eta Juan 377 punturekin. Hirugarren pos tuan, berriz, Laxaro eta Luisen geratu dira 371 punturekin eta laugarren, Oscar eta Juanjo 360 punturekin. 29 bat bikotek hartu dute parte Lapan.
Bestalde, urtarriletik martxora Mus Txapelketa azkarrak jokatu ziren eta, gutxi-gorabehera, 25 bat bikotek hartu zuten parte saio bakoitzean.

Zaborra behar den lekuan uzteko deia

Zaborrarekin hainbat arazo sortzen ari dira azken aldian, herritar batzuk nahi dutena eta nahi duten lekuan uzten dutelako. Herri Kontseiluak gogorarazi nahi du, hasteko, hondakinak bereizi egin behar direla eta ondoren, hondakin jakin bakoitza dagokion lekuan utzi behar dela. Eta kontenedoreetan utzi ezin daitekeena, Garbigunera eraman behar dela.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom