Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Untzi Museora joateko, lau sarrera zozketatuko dira

Untzi Museoan "Zoriontasunaren bilaketa" erakusketa berria inauguratu dute. Azaldu dutenez, erakusketa honen bidez, «gure itsas historiaren atal bat, ia ezagutu ere egiten ez dena, zabaldu nahi dugu: euskal ekarpena Ipar Ameriketako independentziari». Hori horrela, Herri Kontseiluari eta Ieltxori lau doako sarrera oparitu dizkiete eta sarrera horiek herritarren artean zozketatzea erabaki dute Herri Kontseiluak eta Ieltxok. Bi pertsona izango dira sarituak, bakoitzari bina emango zaizkio. Horretarako, albiste honi iruzkin bat egin beharko zaio (beheraxeago dago aukera), astebeteko epean (martxoak 22 azken eguna). 

200 zuhaitz landatuko dituzte bihar Mendizorrotzen

Zuhaitz Eguna antolatu du bihar (martxoak 17) Haritzalde elkarteak eta Mendizorrotzen 200 zuhaitz landatuko dituztela jakinarazi dute. Lizarrak, Ametzak, Arteak, Urkiak, Sagarrondoak eta Gorostiak izango dira.

Itsas Aurreren boletoak merkeago eskuratzeko aukera

Itsas Aurrek antolatzen duen urte osoko zozketan zenbait boleto saldu gabe geratu direla eta, martxotik aurrera prezio merkeagoan erosteko aukera izango dela azaldu dute. Boleto bakoitza 44 eurotan erosteko aukera izango da. Deialdi berezia egin nahi dute aurtengoan, zozketa mota hau egingo den azken urtea izango baita. Gainera, boleto guztiak salduz gero, datorren urterako geratuko den zorra txikiagoa izango dela
azpimarratu dute.
Beraz, oraindik boletorik erosi ez baduzu edo azken urtea dela eta laguntza handiagoa eman nahi baduzu, Itsas Aurre taldeko kideren batekin harremanetan jarri edo 645 73 57 62 telefonora deitu. Gustora hartuko dute zure aportazioa!!

"Angula ustelak" hitzaldia Igeldon, erraustegiaren atzean zer dagoen jakiteko

Nolakoa da Euskal Erregimenaren politika eta zer gertatzen da aurre egiten diozunean? Honen inguruko azalpenak emango dituzte Ainhoa Intxaurrandietak eta Igor Melchorrek martxoaren 22an (osteguna), Igeldon. "Angula ustelak" elkartasun biraren barruan izango da hitzaldia eta antolatzaileek azaldu dutenez, bertan erakutsiko dute erraustegiaren proiektuaren atzean dauden interesak eta diru publikoa betikoen esku pribatuetara pasatzeko egiten dituzten trikimailuak. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izango da Itsas Aurre kultur etxean.

Errigorako olioa eta kontserbak eskatzeko epea zabalik dago

Aurten ere, Errigorako oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak (piperrak, zainzuriak, orburuak, potxak...) eskatzeko aukera dago Igeldon. Produktuak, gainera, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan dira! Orain aukeratu eta jasotzean ordaindu behar da. Eskaera martxoaren 20ra arte egin daiteke. Oliba-olioa apirilean jasoko da eta ordainketa olioa jasotzean egin beharko da; kontserba-sortak, berriz, ekainean jasoko dira eta orduan ordaindu beharko dira.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom