Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Herri kirolak eta hamaiketakoa igandean, Gure Esku Dagok antolatuta

Goizeko 11:00etan hasita, herriko lau talderen arteko desapiyua izango da.

'Hozkailua' antzerki obra, Igeldon

Poltsikoko Antzerkiaren barruan, Artedrama taldearen Hozkailua obra izango da ikusgai Igeldon, Ander Lipus eta Patricia Urrutia aktoreekin. Martxoaren 4an (igandea) izango da Itsas Aurre kultur etxean, 19:30etatik aurrera. Sarrera, doan.

Zaborraren tasarekin tira-birak

Herri Kontseiluari jakinarai diotenez, herritar batzuei zaborraren tasa kobratzen saiatu dira Donostiako Udaletik, berez, ez dutenean zertan ordaindu. Halako kasuren bat izanez gero, udaletxera deitzeko azaldu dute. Erreklamazioak egiteko edo argibideak eskatzeko: 900714033.

Giro ederrean ibili dira Inauterietan

Pasa den larunbatean (otsailak 10), Igeldoko Gaztiek Inauteriak antolatu zituzten herrian. Egitarau ederra prestatu zuten herritar guztiei zabaldua eta 20 lagun elkartu ziren. Guraso eta umeak ere bai! Mota guztietako mozorroak ikusteko aukera izan zen: piratak, indioak, bakeroak, superheroiak, partxiseko piezak... Txapelan giro ederrean bazkaldu ostean, bingoan saiotxoa egin zuten eta jolas ezberdinetan ere aritu ziren. Gazteek halako ekintzekin, berriro Igeldoko Gaztiak berpiztea dute helburu, herrian giroa jarri eta elkarren arteko harremanak indartzeko.

Igandean, Kooperatibako batzar eratzailea egingo da

Kooperatibako bazkide izan nahi duten herritarrak onartuko dira. Goizeko 10:30etan izango da Itsas Aurren.

Kooperatiba irekitzeko proiektua aurrera doa eta hurrengo pausoa bazkide izan nahi duten herritarrak kooperatibako bazkide bihurtzea izango da. Horretarako, batzar eratzailea egingo da igandean. Itsas Aurren izango da goizeko 10:30etan. Interesa duten herritar guztiei gonbidapena luzatzen diete: «Garrantzitsua da bazkide garenok eta bazkide egin nahi duzuen guztiek parte hartzea. Guztion artean aurrera aterako dugu!».

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom